153. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

Erroibar

Urrobi Partzuergoaren estatutuen aldaketa. Hasierako onespena

Urrobi Partzuergoaren Batzar Orokorrak, 2010eko azaroaren 23an egindako bilkuran, estatutuak aldatzea onetsi zuen hasiera batez.

Espedientea interesatuen eskura egonen da Aezkoako Batzarre Nagusiko bulegoetan eta Erroibarko udaletxean, interesatuek hura aztertu eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Alegazioak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita. Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioaren 6/1990 Foru Legearen 50. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Erron, 2010eko azaroaren 25ean.-Partzuergoko burua, Miguel Echamendi Hernandez.

Iragarkiaren kodea: L1019777