153. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

2011. urteko karga tasak

Ergoienako Udalak, 2010eko azaroaren 25ean egindako bilkuran, ondoko erabakia onetsi zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen testua osorik:

1.-2011. urteko karga tasak.

1.1. Hirilurren gaineko kontribuzioa: karga tasa: %0,205.

1.2. Landalurren gaineko kontribuzioa: karga tasa: %0,60.

1.3. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga tasa: %3.

1.4. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: Udalaren gutxieneko indizea: 1,02.

1.5. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: %2,2ko indize bakarra, denbora tarte guztietarako. Karga tasa bakarra finkatu da, %8koa.

2.-Erabaki honek 2011. urteko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

3.-Hau guztia jakinarazten dizut jakin dezazun, eta behar diren ondorioetarako, ohartaraziz erabaki horren kontra ondoko errekurtsoak jartzen ahal direla, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edo.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean.

Ergoienan, 2010eko azaroaren 26an.-Alkatea, Tomás Andueza Elso.

Iragarkiaren kodea: L1019708