153. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARITZ

Ezkontza zibila egiteko eskumenetarako eskuordetzea

Araizko Erregistro Zibilean tramitatu da ezkontza zibilaren 2/2010 espedientea eta hura 2010eko abenduaren 11n Araizko Udaletxean egiteko asmoa dagoenez, Udal honetako alkate Imanol Iriarte Gorostegik, ondotik ematen dena erabaki du Alkatetzaren azaroaren 23ko 34/2010 ebazpenaren bidez; hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 16. artikuluaren eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluaren edukiarekin bat.

1.-Udal honetako zinegotzi Ibane Sarasa Tolosa eskuordetzea, ezkontza zibil hori egiteko ahalmena izan dezan; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik izanen du indarra.

2.-Ezkontza zibil hori Herriko Etxean egiteko baimena ematea.

Araitzen, 2010eko azaroaren 23an.-Alkatea, Imanol Iriarte Gorostegi.

Iragarkiaren kodea: L1019670