2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Aita Barandiaran zahar etxearen udal patronatuko kontzertatu gabeko plazen prezio publikoen onespena
Altsasuko Udaleko Osoko Bilkurak 2010eko azaroaren 25ean egin zuen bilkuran Aita Barandiaran zahar etxearen Udal patronatuko kontzertatu gabeko plazen prezioak onartu zituen:
-Mendekotasun larria duena eta II. mailako mendekotasun handia duena: 1.939,77 euro/hileko.
-I. mailako mendekotasun handia duena eta mendekotasun arina duena: 1.268,84 euro/hileko.
-Berez baliatzen ahal dena: 911,00 euro/hileko.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Altsasun, 2010eko azaroaren 26an.-Alkatea, Unai Hualde Iglesias.
Iragarkiaren kodea: L1019711