153. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2671/2010 EBAZPENA, abenduaren 1ekoa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, Erriberriko udal mugapean, "Tafalla-Renfe Erriberri BTA" eta "Tafalla-Tutera 2 BTA" lineetako 08.17 zenbakiko euskarritik "Zidacos BTA"rako zirkuitu bikoitzeko 66 kV-eko aireko linearen proiektuaren eranskinak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera deitzen duena.

Enpresako zuzendari nagusiaren azaroaren 17ko 2564/2010 Ebazpenaren bidez, Enpresako zuzendari nagusiaren ekainaren 24ko 1666/2009 Ebazpena aldatzen da, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda berria haren eranskinean sartuta; izan ere, ebazpen horren bidez, Erriberriko udal mugapean, "Tafalla-Renfe Erriberri BTA" eta "Tafalla-Tutera 2 BTA" lineetako 08.17 zenbakiko euskarritik "Zidacos BTA"rako zirkuitu bikoitzeko 66 kV-eko aireko linearen onura publikoa adierazi zen, proiektua onetsi zen eta administrazio baimena eman.

Onura publikoaren adierazpen horrek berarekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egiteko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Erriberrin, zirkuitu bikoitzeko 66 kV-eko aireko linea berriaren eta Zidacos BTArako hargune berriaren proiektuaren eranskinak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Erriberriko alkateari edo horren eskuordetza duen zinegotziari dei egitea, okupatu aurreko aktak eta, behar izanez gero, behin betiko okupaziokoak, egitera ager daitezen. Erriberriko udaletxean izanen da 2011ko urtarrilaren 21ean.

Aktak egiteko ordena interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio, banakako zitazio zedularen bitartez.

Ekitaldi horretara titularrak berak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona bat bidali; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak eta notarioak eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordainduta.

2. Ebazpen hau Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Erriberriko Udaletxeko iragarki oholean argitaratzea.

Iruñean, 2010eko abenduaren 1ean.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

Iragarkiaren kodea: F1019958