151. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 13a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

IRUÑA

Diru-laguntza itzultzeko errekerimenduaren jakinarazpena

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 59. artikuluan eta aplikatzen ahal diren gainerako legeetan aurreikusitako ondorioetarako, argitara ematen da interesdunei 2010eko urriaren 6an bidalitako jakinarazpenaren testu osoa:

Iruñeko Udaleko Alkatetzak ondoko ebazpena eman zuen, 2010eko urriaren 4an:

RAL 04-OCT-10 (3EJ).

«Espedientean jasotako txostenak eta gainerako agiriak ikusirik,

Ondokoa ebatzi dut:

1.-Emandako diru-laguntzaren parte bat eta horrek sortutako interesak itzultzeko galdatzea, Natek Ingeniería y Servicios kooperatiba-sozietatea enpresari eta López Iriarte Amaia eta Regalado Rosino Laura enpresari, honako zenbateko hauekin bat:

Onuraduna: Natek Ingeniería y Servicios kooperatiba-sozietatea. Guztira: 1.251,02 euro.

Onuraduna: López Iriarte Amaia eta Regalado Rosino Laura. Guztira: 565,9 euro.

2.-Zorra Udaleko Diruzaintzan ordaindu beharko da (Merkatuko k., 7-9, 2. solairua), 8:30etik 14:30era, edo, bestela, dirua Nafarroako Kutxan sartuz (2054 015231110000 3684 kontu-zenbakia), hilabeteko epean, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aitzina. Ordainketa Nafarroako Kutxan eginez gero, egiaztagiria aurkeztu beharko da, Zapateria kalearen 40an, 2. solairuan. Behin borondatez ordaintzeko epea amaituta ordaindu ez badute, diru-bilketa premiamendu-prozedura erabiliz gauzatuko da, eta horrek berekin ekarriko du Tributuei buruzko Lege Orokorraren 117. artikuluak ezarritako errekarguak ezartzea.»

Ebazpen honen aurka ondoko errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren egile den organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina; edo bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hortik aitzina.

Eta hori guztia jakinarazten dizut, zuk jakiteko eta behar diren ondorioetarako, eta agiri honi erantsitako kopian sinatzeko eskatzen dizut, jakinarazpen hau jaso duzula egiaztatzeko.

Iruñean, 2010eko urriaren 6an.-Hezkuntza eta Gazteria Alorreko Idazkari Teknikoa.

Iragarkiaren kodea: L1019543