151. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2010-O-1375

Pablo Arregui Baigorrik honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak: Puiuko 4. poligonoko 503. lurzatian hesia jartzea, Santsoain ibaiaren ezkerreko bazterrean.

Eskatzailea: Pablo Arregui Baigorri.

Xedea: finka ixtea.

Ur-ibilgua: Santsoain ibaia.

Udalerria: Puiu (Nafarroa).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko azaroaren 8an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Manuel Secanella Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: E1019537