151. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2010-O-1405

Ángel Sarasa Zabalzak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak: Tafallako 3. poligonoko 135. lurzatian hesia jartzea eta 40 m²-ko etxola eraikitzea, Zidacos ibaiaren ezkerreko bazterrean.

Eskatzailea: Ángel Sarasa Zabalza.

Xedea: hesia jartzea eta aisiako etxola eraikitzea.

Ur-ibilgua: Zidacos ibaia.

Alderdia: Recueja bidea.

Udalerria: Tafalla (Nafarroa).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko azaroaren 8an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Manuel Secanella Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: E1019536