151. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2008-EXT-466 / 2007-RC-1645

Ebroko Ur Konfederazioak 2010eko irailaren 10ean emandako ebazpenaren bidez, amaitu egin dira ur aprobetxamendu honetarako eskubideak: Otsagabiko (Nafarroa) udal mugapean Zatoia ibaitik indar eragilerako ura hartzeko aprobetxamendua, Archangoren alargunari eman eta Ur Publikoen Aprobetxamenduen Liburuan 28633 zenbakiarekin inskribatu zena.

Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik, ezta hartan interesa duen hirugarrenik ere.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko irailaren 10ean.-Komisario albokoa. Hura ez dagoenez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1019531