151. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZABALTZA

2011ko ekitaldiko karga-tasak

Zabaltzako Udalak, 2010eko azaroaren 18an egin osoko bilkuran, besteak beste, ondoko erabakia onetsi zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen:

2011. urteko karga-tasak

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: %0,31.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: %0,40.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga, JEZa (lizentzia fiskala). Zerga-tasa: %1.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: %3, denbora tarte guztietarako. Karga-tasa bakarra: %10.

Erabaki honek 2011. urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Arraitzan, 2010eko azaroaren 22an.-Kontzejuburua, Alfredo Izco Rezusta.

Iragarkiaren kodea: L1019242