151. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZABALTZA

Minusbaliatuei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Zabaltzako Udalak, 2010eko azaroaren 18an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Minusbaliatuei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta bidezko interesdunek egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Hasierako onespenari buruzko erabakia behin betikoa bilakatuko da erreklamaziorik aurkezten ez bada.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Arraitzan, 2010eko azaroaren 22an.-Alkate udalburua, Alfredo Izco Rezusta.

Iragarkiaren kodea: L1019240