151. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Erakundeen udal erregistroaren erregelamendua.
Hasierako onespena

Atarrabiako Udalak, 2010eko ekainaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Erakundeen udal erregistroaren erregelamendua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako erregelamendua jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, erregelamendua behin betiko onetsita geldituko da.

Atarrabian, 2010eko ekainaren 28an.-Alkatea, Pello Mirena Gurbindo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1019155