151. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

Egiturazko aldaketa Utergako Arau Subsidiarioetan,
1. poligonoko 2. eta 153. lurzatiei dagokienez

Utergako Udalak, 2010eko azaroaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Arau Subsidiarioetako egiturazko aldaketa, María del Carmen Beriain Arraizak sustatua, Loperena-Portillo arquitectos S.L.k prestatutako proiektuaren arabera. Aldaketa jendaurrean paratuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2,b) artikuluan ezarritakoa bete beharrez.

Espedientea ikusgai egonen da Udalaren bulegoetan hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, edozein interesdunek epe horretan hasiera batean onetsitako espedientea eta agiria azter ditzan eta bidezkoak iruditzen zaizkion alegazioak aurkez ditzan.

Utergan, 2010eko azaroaren 22an.-Alkate udalburua, Pedro María Nagore Lanas.

Iragarkiaren kodea: L1019492