151. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAIN

2011ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Udalak, 2010eko azaroaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen langileen 2011ko ekitaldiko plantilla organikoa.

Aipatu espedienteko agiriak Udalaren Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun eta interesdun guztiek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Lizoainen, 2010eko azaroaren 23an.-Alkate udalburua, Amaia Ekisoain Gorriz.

Iragarkiaren kodea: L1019494