151. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Aldaketak 2010eko ekitaldiko aurrekontuan. Hasierako onespena

Larraungo Udalak, 2010eko azaroaren 5ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2010eko ekitaldiko 3/2010 eta 4/2010 aurrekontu aldaketak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako espedientea Idazkaritza Orokorrean egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Larraunen, 2010eko azaroaren 5ean.-Alkatea, Joxe M.ª Astiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1020157