151. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Aldaketa, Larragako Udal Planeko 5. jarduketa unitatearen determinazio xehakatuetan. Ediktua

Larragako Udal Planeko 5. jarduketa unitatearen determinazio xehakatuetako aldaketari dagokionez, José M.ª Arcos Vieira arkitektoak prestatu eta Juan Ignacio Suescun Nietok sustatu baitituzte, hura tramitatu aurretik, bertako hirigintzako inguruabarrak hain bereziak izanik, jendaurrean paratuko da eta unitate horretako lurzatien titularrei jakinaraziko zaie, horren berri izan dezaten eta, hala balegokio, alegazioak aurkez ditzaten hilabeteko epean, eta horretarako dekretatuko da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedatutako prozeduraren etenaldia.

Hori dela eta, espedientea jendaurrean paratuko da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta eskura izanen da udal bulegoetan, interesdunek hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Aldi berean, argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluaren 4 eta 5-a) ataletan xedatutakoa betetzeko, jakinarazpen balioa izan dezan 2. unitateko iparraldeko sektoreko jabeentzat eta bertzelako interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienentzat; ohartarazten zaie tramite ekintza horren aurka ezin izanen dela inolako errekurtsorik aurkeztu, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 1071 artikuluan ezarritakoa deusetan ukatu gabe.

Larragan, 2010eko azaroaren 18an.-Alkate udalburua, María Luisa Ibáñez García.

Iragarkiaren kodea: L1019238