151. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Aldaketa 2010eko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Iturengo Udalak, 2010eko urriaren 7an egin bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea 2010eko plantilla organikoan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236. artikuluan aurreikusiari jarraikiz.

Delako espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu behin betikoz onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236 eta 271. artikuluei dagokienez ezarritakoarekin bat.

Iturenen, 2010eko azaroaren 22an.-Alkatea, José M.ª Gorosterrazu Elizalde.

Iragarkiaren kodea: L1019496