151. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Ordenantzak. Hasierako onespena

Irurtzungo Udalak, 2010eko azaroaren 2an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Administrazio elektronikoa arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantzak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aipatu ordenantzetako aldaketa behin betikoz onetsirik geldituko da eta haren testu osoa emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Irurtzunen, 2010eko azaroaren 15ean.-Alkatea, Juan José Iriarte Vitoria.

Iragarkiaren kodea: L1019243