151. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Uharteko Udalaren 2010eko ekitaldiko aurrekontuko 3. aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2010eko 129. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 25ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

MP3/2010.

Mota: kreditu berezia eta kreditu gehikuntza.

KONTU-SAILA

IZENA

ZENBATEKOA

1-4320-47000

TRANSFERENTZIAK ENPRESA PRIBATUETARA

12.733,53

1-4530-22701

ATERPETXEAREN GARBIKETA KONTRATATZEA

2.800,00

1-4510-62200

KLIMATIZAZIOA/BESTE INBERTSIOAK KULTUR ETXEAN

23.300,00

1-4210-21200

PEREZ GOYE HAUR ESKOLA ZAINTZEA

1.400,00

1-1210-48000

KALTE-ORDAINAK UHARTEKO ARTE GARAIKIDEKO ZENTROARI

142.000,00

GUZTIRA

182.233,53

Finantzabidea:

KONTU-SAILA

IZENA

ZENBATEKOA

1-39900

BESTELAKO DIRU-SARRERAK

(Egiazki bildutako diru-sarrera handiagoen bidez)

12.733,53

1-75507

NAFARROAKO GOBERNUAREN DIRU-LAGUNTZAK ERAGINKORTASUN ENERGETIKOA DELA ETA

16.188,10

1-4512-22701

GAZTETXEAREN GARBIKETA KONTRATATZEA

(Gastuen kontu-sail lotu gabeak beheititzea)

2.760,00

1-870

DIRUZAINTZAKO GERAKINA GASTU OROKORRETARAKO

150.551,90

GUZTIRA

182.233,53

Uharten, 2010eko azaroaren 16an.-Alkatea, Francisco Javier Basterra.

Iragarkiaren kodea: L1019239