151. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Morea poligonoa urbanizatzeko proiektua (Aranguren-Galar Plan Bateratua, Galarko mugapean). Behin betiko onespena, administrazioaren isilbide positiboaren bidez

Galarko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2009ko maiatzaren 27an, hasiera batez onetsi zuen Morea poligonoa urbanizatzeko proiektua, Plan Bateratuaren barnean.

Proiektua jendaurrean jarri zen, 2009ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 27an, argitaratuta.

Jendaurreko epea bukatu eta bi hilabeteko epea, 35/2002 Foru Legearen 134-5 eta 76. artikuluetan 74-3 artikuluari dagokionez ezartzen dena, luze igaro delarik, urbanizazio proiektua behin betiko onetsitzat jotzen da administrazioaren isilbide positiboaren bidez, eta publikotasun eta komunikazioaren betebeharrei ekiten, aipatutako legezko aginduei jarraituz.

Iruñean, 2010eko abenduaren 1ean.-Urbanizazio proiektuaren sustatzaileen ordezkaria, Alberto Idoate Roncal.

Iragarkiaren kodea: L1019905