151. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Morea Sektoreko Plan Bateratuko banaketa eremu bakarreko konpentsazio batzordearen estatutuak. Behin betiko onespena, administrazioaren isilbide positiboaren bidez

Galar Zendeako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak 2010eko maiatzaren 6an erabakita, hasiera batez onetsi ziren Moreako Plan Bateratuko banaketa eremu bakarreko konpentsazio batzordearen estatutuak.

Erabaki hori, Arangurengo Udalari dagokionarekin batera, jendaurren jarri zen 2010eko 74. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 18an argitaratuta.

Jendaurreko epea bukatu eta bi hilabeteko epea luze gainditu delarik horren inguruko inolako erabakirik hartu gabe, 35/2002 Foru Legearen 161, 76 eta 74. artikuluetan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da konpentsazio batzordearen estatutuak administrazioaren isilbide positiboaren bidez onetsitzat jotzea eta argitara ematea. aipatutako 74.3 artikuluari jarraituz.

Iruñean, 2010eko abenduaren 1ean.-Moreako Plan Bateratuko banaketa eremu bakarreko konpentsazio batzordearen estatutuen onespen eskariaren sustatzaileen ordezkaria, Alberto Idoate Roncal.

Iragarkiaren kodea: L1019903