151. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1785/2010 EBAZPENA, urriaren 1ekoa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, ''Anales del Sistema Sanitario de Navarra'' aldizkariko erredakzio kontseilua eta kontseilu editoriala hein batean berritzen dituena.

Osasuneko kontseilariaren urtarrilaren 14ko 5/1997 Foru Aginduaren bidez "Anales del Sistema Sanitario de Navarra" aldizkari zientifikoaren argitalpena ezarri zen. Foru agindu hura osasuneko kontseilariaren martxoaren 14ko 40/2002 Foru Aginduaren bidez aldatu zen, bai eta Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 30eko 66/2008 Foru Aginduaren bidez ere. Lehenak erredakzio kontseiluko kideen agintealdia luzatu zuen, eta bigarrenak erredakzio kontseilua eta kontseilu editoriala aldatu zituen, eta zientzia kontseilua eratu.

Aipatu den 5/1997 Foru Aginduaren 4.3 idatz-zatiak ezartzen du erredakzio kontseiluko kideak lau urtetik behin berrituko direla, salbu Osasunaren Irakaskuntza eta Garapen Zerbitzukoak, eta Osasun Zuzendaritza Nagusiari dagozkiola izendapenak, kontseiluak berak proposatuta.

Laguntzak eta Diru-laguntzak Kudeatzeko Ataleko buruak, Osasunaren Irakaskuntza eta Garapen Zerbitzuko zuzendaria ados egonik, txosten bat luzatu du, non adierazten baita erredakzio kontseilua eta kontseilu editorialeko hiru kide berritzeko beharra.

Adierazitakoarekin bat eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. ''Anales del Sistema Sanitario de Navarra'' aldizkariko erredakzio kontseilua berritzea. Kide hauek izanen ditu:

-Lehendakari-zuzendaria: José María Olaguíbel Rivera jauna.

-Mahaikide idazkaria: Olga Díaz de Rada Pardo andrea.

-Mahaikideak:

  • José Andonegui Navarro jauna.
  • Esther Ezquerro Rodríguez andrea.
  • Idoia Gaminde Inda andrea.
  • Eduardo Layana Echezuri jauna.

2. ''Anales del Sistema Sanitario de Navarra'' aldizkariko kontseilu editoriala berritzea. Kide hauek izanen ditu:

-Eva Ardanaz Aicua andrea.

-Teodoro Durá Travé jauna.

-Carmen Fuertes Goñi andrea.

-Gorka Bastarrika Alemañ jauna.

-Enrique Martínez López jauna.

-Juan Úriz Otano jauna.

-Íñigo Lasa Uzcudun jauna.

3. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Osasunaren Irakaskuntza eta Garapen Zerbitzuari eta Laguntzak eta Diru-laguntzak Kudeatzeko Atalari.

4. Ebazpen hau "Anales del Sistema Sanitario de Navarra'' aldizkariko erredakzio kontseiluko eta kontseilu editorialeko kideei jakinaraztea.

5. Egindako lana eta dedikazioa eskertzea erredakzio kontseilutik atera diren LLuis Forga Llenas eta Elena Erro Aguirre jaun-andreei eta kontseilu editorialetik atera diren Francisco Escudero Nafs eta Rosario Luquin Piudo jaun-andreei.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2010eko urriaren 1ean.-Osasuneko zuzendari nagusia, Isabel Martín Montaner.

Iragarkiaren kodea: F1019355