151. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Ardaizko bazkalekuak enkantean

Erroibarko Udalak Ardaizko bazkalekuak esleituko ditu plegu itxiaren bidez 2011ko urtarrilaren 1etik 2014ko abenduaren 31 bitarteko epealdirako.

Oinarrizko prezioa: 3.000 euro.

Proposamenak Erroibarko udaletxeko Idazkaritzan (Frantziako errepidea z/g, Lintzoain, Nafarroa) aurkeztuko dira iragarki hau argitaratu ondoko hamahirugarren eguneko 13:00ak baino lehen, plegu bakarrean eta barnean bi kartazal daramala:

1. kartazala: enpresa sailkapenaren dokumentua, NANaren fotokopia eta behin-behineko fidantza ordaindu izanaren frogagiria.

2. kartazala: proposamen ekonomikoa, honako honi erantsitako ereduaren araberakoa.

Baldintza plegua interesatuen eskura egonen da Erroibarko udaletxeko Idazkaritzan.

Enkantea egun berean eginen da, 13:30ean.

Erroibarren, 2010eko azaroaren 29an.-Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L1019791