151. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

hirilurraren balio igoeraren gaineko
zergaren kitapenaren jakinarazpena

Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zergaz ondoren adierazten diren kitapenak jakinarazterik izan ez denez, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean eta aplikagarria den gainontzeko legerian xedatutakoaren arabera, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

Espedientea: 20100100000D049. IFK: B54186671. Izena: Patrimonio Garza, S.L. Zenbatekoa: 2.695,53.

Zergaren kitapena indarrean sartzen denetik hogeita hamar eguneko epean ordaindu beharko da. Kitapena ordaindu gabe, ordaintzeko epea bukatzen bada, premiamendu bidez gauzatuko da ordainarazpena.

Kitapen hauen ezarpenaren aurka, aukeran, errekurtso hauetakoren bat jarri ahal izanen da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa egintzaren organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekutsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtso Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzenean, jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

Beran, 2010eko azaroaren 4an.-Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L1019542