151. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA. Ingurumen ukipenetarako baimena, Cabanillasko Udalak eskatua.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 35.2 artikuluan xedaturikoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas, 7-beheko solairua, Iruña) eta Cabanillasko, Ribaforadako eta Fontellasko udaletxeetan, jendea hartzeko orduetan, jarduera horretan interesa dutenek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.

Jarduera: zirkuitu bikoitzeko aireko linearen proiektua, P.I. Cabanillas (Nafarroa) energiaz hornitzeko.

Sustatzailea: Nasuinsa.

Udalak: Cabanillas, Ribaforada eta Fontellas.

Iruñean, 2010eko urriaren 28an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1018043