151. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA. Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroan Arbizuko eta Ergoieneko udal mugapeetan izaniko doitze teknikoak jendaurrean jartzea. RTATRO10001 espedientea.

Lurralde Aberastasunaren Erregistroari buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 20. artikuluan eta Lurralde Aberastasunaren Erregistroko eta Nafarroako Katastroetako Erregelamenduaren 21.3 artikuluan ezarritako ondorioetarako, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroan egin nahi diren doitze teknikoak jendaurrean jartzen dira. Erregelamendu hori irailaren 22ko 10/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen eta 2008ko 124. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, urriaren 10ean.

Arbizuko eta Ergoieneko udalen bulegoetan aztertzen ahal da dokumentazioa, 2010eko abenduaren 14tik 2011ko urtarrilaren 8a arte.

Titular ukituek eta beste edozein pertsona fisikok eta juridikok alegazioak aurkezten ahalko dituzte, Lurralde Aberastasunaren Erregistrora igorririk (Karlos III.a, 4-beheko solairua; 31002 Iruña), ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipatzen diren Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (2002ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 7koa), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren erregistro eta bulegoetan.

Iruñean, 2010eko azaroaren 26an.-Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Fermín Muñoz Muñoz.

Iragarkiaren kodea: F1019816