151. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1633/2010 EBAZPENA, urriaren 25ekoa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, Arguedas, Alesbes eta Caparrosoko udal mugapeetako abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta hondatu edo galdu direnak berritzeko espedienteari hasiera ematen diona.

Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legeak xedatzen du Ingurumen Departamentuaren eskumena dela Nafarroako abelbideak sailkatu, mugatu, zedarritu, handitu eta ezartzea. Eskumen horrekin bat, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak beharrezkoa deritzo Arguedasko, Alesbesko eta Caparrosoko udal mugapeetako abelbideak sailkatzeko eta hondatuta edo galduta dauden mugarriak berritzeko lanak hasteari.

Kontuan hartuz proposamen hori justifikaturik dagoela Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legeak dioenaren ondorioz, batez ere legearen 5. eta 6. artikuluetan eta hirugarren xedapen gehigarrian esaten denaren ondorioz.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 124/2007 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Arguedasko, Alesbesko eta Caparrosoko udal mugapeetako abelbideak sailkatzeko eta hondatu edo galdu diren mugarriak berritzeko espedientearen hasiera onestea.

2. Abelbideak sailkatzeko espedienteetan ariko diren Nafarroako Foru Komunitateko ordezkariak izendatzea, hain zuzen ere, Salomé Hernando Chicote andrea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Plangintza eta Laguntza Ataleko burua, eta Mikel Díaz Osés jauna, atal horretako teknikaria.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzura, Arguedasko, Alesbesko eta Caparrosoko udaletara eta departamentu honetako Ekonomia Aferetarako Bulegora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

Iruñean, 2010eko azaroaren 3an.-Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Iragarkiaren kodea: F1018032