151. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

677/2010 EBAZPENA, azaroaren 2koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, "Milagron (Nafarroa) biomasatik energia elektrikoa sortzeko lantegiaren proiektua handitzeari dagokion Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa ez egitea erabakitzen duena. Proiektua Bioenergética de Navarra, S.L.k sustatu du.

2010eko urriaren 7an Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan sartu zen Milagron (Nafarroa) biomasatik energia elektrikoa sortzeko lantegiaren proiektuaren handitzeak Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar al duen erabakitzeko laburpen memoria, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 6. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

Foru dekretu horren 3.C eranskinean ezarritako irizpideak aplikaturik, kontuan hartuz jardueraren kokapena, ez da natur ingurunearen gaineko ukipen nabarmenik ikusten. Horrenbestez, ez da beharrezkotzat jotzen Ingurumenaren gaineko eraginaren gaineko ebaluazio gisa tramitatzea.

Horrenbestez, proiektuaren ezaugarriak, kokapena eta izan dezakeen eragina 3.C eranskinean ezarritakoari jarraikiz azterturik eta espedientean agertzen diren txostenak ikusirik, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 3.C eranskineko irizpideak aplikaturik, Milagron (Nafarroa) biomasatik energia elektrikoa sortzeko lantegiaren proiektua handitzeak, Bioenergética de Navarra, S.L.k sustatu duenak, ez du Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren prozedurarik behar. Jarduera hori aipatutako foru dekretuaren 2A eranskinaren 1. atalean sartuta dago. Espedienteak Ingurumen baimen integratua behar du.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute haren kontra, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Milagroko Udalari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko azaroaren 2an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1018046