151. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

667/2010 EBAZPENA, urriaren 25ekoa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana. Honen bidez erabakitzen da Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa ez egitea Galarko udal mugapeko Noain-Ezkirozko industrialdeko P22 lurzatian (T kaleko 21 zenbakian) metalak bildu eta kudeatzeko nabe batendako jarduera sailkatuaren proiektuari buruz. Sustatzaileak Isidro Jiménez Fortuna eta Oscar Zuazola Agesta dira.

2010eko abuztuaren 18an Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan sartu zen goian aipatutako espedienteak Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar al zuen erabakitzeko laburpen memoria, horrela, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 47. artikuluan ezarritakoarekin bat, proiektuak Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar duen al ez erabaki dadin.

Aipatu foru dekretuaren 3.C eranskinean ezarritako irizpideak aplikaturik, kontuan harturik jarduera Noain-Ezkirozko industrialdeko lurzoru urbanizatuan kokatuko dela osorik eta ikusirik natur ingurunean ez dela ukipen nabarmenik sortuko, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak aditzera eman du ez dela beharrezkoa Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio gisa tramitatzea.

Horrenbestez, proiektuaren ezaugarriak, kokapena eta izan dezakeen eragina 3.C eranskinean ezarritakoari jarraikiz azterturik eta espedientean agertzen diren txostenak ikusirik, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Galarko udal mugapeko Noain-Ezkirozko industrialdeko P22 lurzatian (T kaleko 21 zenbakian) metalak bildu eta kudeatzeko (burdinen eta txatarraren biltegi gisa erabiltzeko) nabe batendako jarduera sailkatuaren proiektuak ez du Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluaziorik behar. Sustatzaileak Isidro Jiménez Fortuna eta Oscar Zuazola Agesta dira, eta jarduera hori, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 3.C eranskineko irizpideak aplikaturik, 4.A eranskineko H atalean sartuta dago. Espedienteak udalaren jarduera sailkatuko lizentzia beharko du, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak ingurumen arloko txostena eman eta gero.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute haren kontra, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean.

Administrazio Publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Galarko Udalari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko urriaren 25ean.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1017682