151. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

461/2010 EBAZPENA, abuztuaren 9koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 1eko 419/2010 Ebazpena zati batean aldatzen duena. Haren bidez, Ingurumen ukipenetarako baimena eman zen 30 kV-eko deribazio berri baten eta transformazio zentroaren proiekturako, Bakaikuko udal mugapeko 1. poligonoko 212. lurzatian dagoen landetxe bat aireko-lurpeko linea elektriko baten bidez argindarrez hornitzeko, José Miguel Larrea jaunak sustaturik.

2010eko uztailaren 15ean, akats bat atzeman zen Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 1eko 419/2010 Ebazpenean, non Ingurumen ukipenetarako baimena eman baitzitzaion 30 kV-ko deribazio berri baten eta transformazio zentroaren proiektuari Bakaikuko udal mugapeko 1. poligonoko 212. lurzatian den landetxe bat aireko-lurpeko linea elektriko baten bidez hornitzeko, Jose Miguel Larrea jaunak sustaturik.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 28ko 30/1992 Legearen 105. artikuluak (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen) ezartzen du Administrazioak noiznahi alda ditzakeela bere egintzak, aldaketa indarreko legediaren kontrakoa ez bada.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta aipatu 4/2005 Foru Legearen 28.1 artikuluaren bidez esleitutako eskumenak erabiliz, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10ean emandako 426/2007 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera nire esku baitaude,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 1eko 419/2010 Ebazpena zati batean aldatzea. Hartan, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen zitzaion 30 kV-ko deribazio berri baten eta transformazio zentroaren proiektuari Bakaikuko udal mugapeko 1. poligonoko 212. lurzatian den landetxe bat aireko-lurpeko linea elektriko baten bidez hornitzeko, Jose Miguel Larrea jaunak sustaturik. Ebazpen zatiaren 1. atala honela aldatuta geldituko da:

"1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea 30 kV-eko deribazio berri baten eta transformazio zentroaren proiekturako. Horren bidez, Bakaikuko udal mugapeko 1. poligonoko 212. lurzatian dagoen landetxe bat argindarrez hornituko da, aireko-lurpeko linea elektriko baten bitartez. Sustatzailea José Miguel Larrea jauna da."

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko Oihanak Kudeatzeko Atalari, Bakaikuko Udalari eta sustatzaileari igortzea.

Iruñean, 2010eko abuztuaren 9an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1018110