151. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

385/2010 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, udalen musika eskoletarako diru-laguntzen bigarren ordainketa, 2010eko bigarren seihilekoari dagokiona, egiteko baimena ematen duena.

Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak uztailaren 22an emandako 236/2010 Ebazpenaren bidez, udalen musika eskoletarako diru-laguntzen deialdia, martxoaren 2ko 57/2010 Ebazpenaren bidez onetsia, ebatzi zen. Horrela, entitate titular bakoitzari 2010. urterako dagokion guztirako diru-kopurua esleitu eta lehenbiziko ordainketa, lehen seihilekoari dagokiona, egiteko baimena eman zen.

Ebazpen horretan, guztira, 2.249.998,72 euroko gastua xedatu zen 2010. urterako, musika eskolen titular diren udal entitateei diru-laguntzak emateko, eta bi alditan ordaintzeko baldintzak ezarri ziren. Laguntza horiek eskola horien funtzionamendurako gastu orokorrak partez ordaintzeko dira. Hortaz, bidezkoa da orain 2010eko bigarren seihilekoari dagokion diru-kopurua ordaintzea.

Arte Ikasketen Ataleko buruak musika eskolentzako diru-laguntzaren bigarren ordainketa, hots, 2010eko bigarren seihilekoari dagokiona, egitearen aldeko txostena aurkeztu du.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Diru-laguntzaren bigarren ordainketa egin dadila agintzea, entitate titular bakoitzari dagokion kopuruaren arabera, ebazpen honen eranskinean adierazten den bezala. Guztira 1.124.999,27 euro dira.

2. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzea diru-laguntzaren bigarren ordainketari dagozkion kopuruen ordainketa aginduak eman ditzala, 2010eko aurrekontuko "Musika eskolentzako diru-laguntzak" izeneko 430001-43010-4609-322502 kontu-sailaren kargura (kontabilitateko espedientea: 40004000).

3. Diru-laguntzaren xede den jarduerak hartzen dituen diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide bereki guztiak baturik ateratzen den zenbatekoak jardueraren kostua gainditzen badu, behar den diru kopurua itzuliko da. Egiaztapen hori egiteko, 2010. urteko aurrekontu exekutatua hartuko da aintzat.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

5. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Arte Ikasketen Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

6. Administrazioko ebazpen honen kontra administrazio publiko interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2010eko azaroaren 3an.-Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, Pedro González Felipe.

ERANSKINA

Udalen musika eskolentzako 2010. urteko
diru-laguntzen bigarren ordainketa

IFZ

ENTITATE TITULARRA

2. ORDAINKETA

P3100600J

Ablitasko Udala

13.922,00

G31213598

Altsasuko Udalaren Musika Patronatua

17.546,55

P3101900C

Agoizko Musika Eskolako Patronatua

9.318,51

G31282619

Artaxoako Udalaren Musika Patronatua

10.886,05

P3104200E

Azagrako Udala

8.524,34

P3138600F

Barañaingo Udala

110.066,84

G31255037

Berako Udalaren "Isidoro Fagoaga" Musika Patronatua

16.109,12

P3190300H

Berriozarko Udala

28.482,17

P3105702I

Buñuelgo Udalaren Musika Patronatua

5.055,78

G31115744

Burlatako eta Atarrabiako Udalen Musika Patronatua

84.554,63

G31279342

Zarrakazteluko Udalaren Musika Patronatua

4.937,70

V31794910

Castejongo Musika Eskola erakunde autonomoa

14.950,51

P3107100D

Cintruenigoko Udala

24.790,58

G31500358

Doneztebeko Udalaren Musika Patronatua

7.218,13

P3108500D

Eguesibarko Udala

34.285,44

P3105000H

Baztango Udala

23.500,73

P3109600A

Lizarrako Udala

34.497,57

G31255128

Etxarri Aranazko Udalaren Musika Patronatua

15.656,83

P3174900E

Zaraitzuko Batzarre Nagusia

8.773,27

P3110500J

Fontellasko Udala

2.874,86

P3111300D

Garinoaingo Udala

11.561,39

G31226624

Garraldako "Orreaga" Musika Eskolako Patronatua

22.571,36

G31208101

Uharteko Udalaren Musika Patronatua

22.682,88

P3190400F

Irurtzungo Udala

6.939,31

P3113700C

Lakuntzako Udala

9.064,48

P3155300A

Lekunberriko Udala

42.911,86

P3115200B

Lesakako Udala

11.313,56

P3115600C

Lodosako Udala

13.047,29

G31255177

Irunberriko Udalaren Musika Patronatua

10.136,35

G31578693

Martzillako Udalaren Musika Patronatua

22.453,64

P3116900F

Milagroko Udala

19.832,81

P3117600A

Murchanteko Udala

20.725,01

P3108801F

Noaingo Udalaren Musika Patronatua

34.646,27

P3118901B

Olaztiko Udalaren Musika Patronatua

3.271,39

P3119100J

Erriberriko Udala

20.327,74

G31699143

Oltza Zendeako Udalaren Eskolako Patronatua

10.260,27

P3120100G

Iruñeko Udala

111.447,73

G31279086

Azkoiengo Udalaren Musika Patronatua

27.230,24

P3120601D

Garesko Udalaren Musika Sustatzeko Patronatua

17.880,76

G31667918

Ribaforadako Udalaren Musika Patronatua

11.914,65

G31368020

Erronkariko Udalaren Musika Patronatua

3.756,32

P3121501E

San Adriango Musika Eskola erakunde autonomoa

18.437,28

G31272172

Zangozako Udalaren Musika Patronatua

37.452,61

V31146384

Tafallako Udalaren Musika Eskolaren Patronatua

43.633,47

P3123200B

Tuterako Udala

44.442,59

G31462682

Alesbesko Udalaren Musika Patronatua

9.000,00

G31471873

Zizur Nagusiko Udalaren Musika Patronatua

42.106,40

2. ordainketa, guztira

1.124.999,27

Iragarkiaren kodea: F1018201