151. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

353/2010 EBAZPENA, urriaren 26koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, "Prestakuntzarako eta Ikerketa eta Garapenerako (I+G) Planeko Laguntzak" izeneko 431000-43100-4812-322304 kontu-sailean (40001174 eta 40003386 kontabilitate espedienteak) erreserbatutako gastuaren zenbait kopuru beste modu batez esleitzeko baimena ematen duena.

Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, non aurrekontua beste modu batez esleitzeko eskatzen baitu "Prestakuntzarako eta Ikerketa eta Garapenerako (I+G) Planeko Laguntzak" izeneko 431000-43100-4812-322304 kontu-saileko kontabilitate espedienteen artean. Txostenean adierazten duenez, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren 66/2010 Ebazpenaren 2. artikuluan aurreikusita dago aukera hori Prestakuntzarako eta Ikerketa eta Garapenerako (I+G) Planeko programen artean aurrekontua beste modu batez esleitzeko; betiere, programetako bat ebatzi ondoren, xedatu gabeko gerakinak egon behar dute eta funtsak behar dituen deialdiak ebatzi gabe egon behar du. Horixe, hain zuzen, gertatzen da doktoratu aurreko mugikortasunerako laguntza programan, ebatzi ondoren xedatu gabeko gerakinak baititu, eta oraindik ebatzi gabe den Jerónimo de Ayanz programan. Artikulu horretan aipatzen denez, esleipen berri hori Hezkuntza Departamentuaren web orrian eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da, eta finantziazioak izan dezakeen igoerak ez du inoiz epe berri bat irekitzera behartuko eskaerak aurkezteko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, kontuan harturik Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuak egin duen txostena,

EBATZI DUT:

1. Baimena ematea Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari doikuntza hauek egin ditzan "Prestakuntzarako eta Ikerketa eta Garapenerako (I+G) Planeko Laguntzak" izeneko 431000-43100-4812-322304 kontu-sailean.

-Kontabilitate espedientea: 2010 0040001174. Helburua: Doktoratu aurreko mugikortasunerako laguntza programako 2009-2010 deialdia. Konpromisotik kendu beharreko erreserbatutako diru kopurua: 114.900 euro.

-Kontabilitate espedientea: 2010 0040003386. Helburua: Jerónimo de Ayanz programako 2010eko deialdia. Erreserbatutako diru kopuruaren igoera: 114.900 euro.

2. Ebazpen hau Hezkuntza Departamentuaren web orrian eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusira, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Ikerketarako eta Nazioarteratzeko Laguntzen Bulegora eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko urriaren 26an.-Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, Pedro González Felipe.

Iragarkiaren kodea: F1018037