151. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

1656/2010 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak otsailaren 8an emandako 15/2010 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzen duena. Foru agindu horren bidez behin betiko onetsi zen Aguilar Kodesko Udal Plan Orokorra, bertako udalak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak otsailaren 8an emandako 15/2010 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Aguilar Kodesko Udal Plan Orokorra, bertako udalak sustatua, baina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko baldintza bat ezarri zen, hots, aldaketaren testu bategina aurkeztea, foru agindu hartan berean adierazitako zuzenketak biltzen dituena.

Eskatutako testu bategina aurkeztu denez, eta kontuan hartuz Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak haren alde emandako txostena, bidezko da behin betiko onespenari buruzko foru agindua argitaratzea.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariaren otsailaren 8ko 15/2010 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea. Foru agindu horren bidez, behin betiko onetsi zen Aguilar Kodesko Udal Plan Orokorra, bertako udalak sustatua. Haren testu osoa ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dutela haren kontra, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

3. Ebazpen hau Aguilar Kodesko Udalari igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko azaroaren 3an.-Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

ERANSKINA

"15/2010 FORU AGINDUA, otsailaren 8koa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Aguilar Kodesko Udal Plan Orokorra, bertako udalak sustatua, behin betiko onesten duena.

Aguilar Kodesko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako txostena, bidezko da espediente hori behin betiko onestea; dena dela, horretarako, foru agindu honen xedapen zatian adierazitako determinazioak biltzen dituen testu bategina aurkeztu beharko da, hiru hilabeteko epean.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Behin betiko onestea Aguilar Kodesko Udal Plan Orokorra, bertako udalak sustatua.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, Udalaren hirigintza planaren testu bategina aurkeztu behar dela xedatzea, alderdi hauek jasoko dituena:

A) Osasun Publikoaren Institutuak 2009ko martxoaren 17an egindako txostenarekin bat, Udal plan orokorrak ezarri beharko du dagoen hilerriaren inguruko 50 metroko perimetroan ezin dela instalatu hiletei loturiko erabilera ez duen eraikuntza berririk.

B) Lurzoru urbanizagarri sektorizatua ez da zuzenean arautzen, izan ere, exekuzio unitate bakoitzeko lurren antolaketa xehakatua ez da ezarri (toki sistemen definizioa -erabilera anitzeko komunitate-ekipamendua, aparkatokiak, Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 53. artikulua-, ondoriozko lurzatiak, eraikinen lerrokadurak).

C) Hegoaldean, harresien hondakinen inguruak balio kulturala izateagatik babestu beharreko lurzoruaren azalpen grafikoa.

D) Udalaren hirigintza planaren araudiaren 14b artikuluan argitzea lurzoru urbanizaezinean dauden eraikinak finkatuko direla, baina ez haien erabilera, hautsitako antolamendua lehengoratzeko preskripzioari dagokionez, bidezkoa denean.

E) Hiri-lurzoru finkatu gabea ez da zuzenean arautzen, izan ere, exekuzio unitate bakoitzeko lurren antolaketa xehakatua ez da ezarri.

F) Udalaren plan orokorraren hirigintza araudiaren 116bis artikuluan akats bat zuzentzea, han ezartzen baita parrokia-eliza sistema orokorra dela, eta NOR.2.B planoan, berriz, ekipamendu erlijioso pribatu gisa agertzen da.

G) Ondare Historikoaren Zerbitzuari (Ondare Arkitektonikoaren Atala) eskatu zaio 2007ko urtarrilaren 30eko txostenaren arabera alorretan dauden dorre handien hondakinak dokumentatzeko.

3. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute legezkotasuna kontrolatzea helburu duen egintza honen kontra, Nafarroako Gobernuari zuzendua, foru agindu hau jakinarazi eta biharamunetik edo, hala denean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik.

Administrazio Publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

4. Foru agindu hau Aguilar Kodesko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko otsailaren 8an.-Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilaria, Amelia Salanueva Murguialday."

Iragarkiaren kodea: F1018095