151. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko legelari izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, txanda irekian. Epaimahaia.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2010eko azaroaren 15ean egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Ikusita Nafarroako Parlamentuko Langileen Batzordearen komunikazioa, legelari lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko epaimahai kalifikatzailean bere ordezkariak izendatzeari buruzkoa, ondokoa erabaki da:

1. Jakinaren gainean dagoela adieraztea, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko legelari lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko epaimahai kalifikatzailean Langileen Batzordearen ordezkariak izendatzeari dagokionez. Hona ordezkariak:

-Epaimahaiko kidea: Cristina Zoco Zabala andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zuzenbide Konstituzionaleko irakaslea.

-Ordezkoa: Miren Sarasíbar Iriarte andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio Zuzenbideko irakaslea.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bai eta iragarki oholean eta webgunean ere: www.parlamento-navarra.es.

Iruñean, 2010eko azaroaren 15ean.-Lehendakaria, Elena Torres Miranda.

Iragarkiaren kodea: F1019149