151. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

82/2010 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 19ko 43/2010 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzen duena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikari (arlo juridikoa) izateko 37 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak uztailaren 19an emandako 43/2010 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikari (arlo juridikoa) izateko 37 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2010eko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 2an.

Aipatutako ebazpenaren eranskinean egitezko akats bat atzeman delarik, Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, bidezkoa da honela zuzentzea:

Honako hau dioen tokian:

ALIGAGA MORENO, ÍÑIGO

Honela behar du:

ALIAGA MORENO, ÍÑIGO

Horrenbestez, eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 26ko 103/2008 Ebazpenaren bidez (2008ko 86. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 14koa) eskuordeturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Uztailaren 19ko 43/2010 Ebazpenaren eranskinean atzemandako akatsa zuzentzea txanda irekiko atalean, ondotik adierazten den moduan:

Honako hau dioen tokian:

"ALIGAGA MORENO, ÍÑIGO"

Honela behar du:

"ALIAGA MORENO, ÍÑIGO"

2. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2010eko azaroaren 25ean.-Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rodríguez Garraza.

Iragarkiaren kodea: F1019560