151. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1668/2010 EBAZPENA, azaroaren 15ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Luis María Gandía Pascual jauna unibertsitateko katedradun izendatzen duena "Kimika Ingeniaritza" jakintza-arloan.

Ikusirik irailaren 27ko 1308/2010 Ebazpena (urriaren 5eko E.A.O.), unibertsitate irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deia egin zuena.

Ikusirik lehiaketa epaitu duen Batzordeak 2010eko azaroaren 12an egindako proposamena, "Kimika Ingeniaritza" jakintza-arloko unibertsitateko katedradun izateko lanpostua, 4125 kodeduna eta Kimika Aplikatuko Sailari atxikia, betetzeari buruz, eta interesdunak aurkeztu duenez deialdiaren hamargarren oinarrian aipatzen den dokumentazioa.

Aurrekoagatik guztiagatik, eta apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatu zuen Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Legearen 65. artikuluak eta Estatutuen 40. artikuluak esleitzen dizkidaten eskumenak betez.

EBATZI DUT:

Lehena.-Luis María Gandía Pascual jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko katedradun izendatzea. Lanpostua "Kimika Ingeniaritza" jakintza-arlokoa da, 4125 kodea du, eta Kimika Aplikatuko Sailari atxikitzen zaio.

Bigarrena.-Gehienez ere 20 egun balioduneko epean, izendapena "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, hartu beharko du lanpostuaren jabetza proposaturiko izangaiak, eta orduan ere hartuko du dagokion unibertsitate-irakaskidegoko funtzionarioaren izaera, horrek dakartzan eskubide eta betebeharrekin.

Hirugarrena.-Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta bere aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke errektoreari zuzenduta, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2010eko azaroaren 15ean.-Errektorea, Julio Lafuente López.

Iragarkiaren kodea: F1019402