151. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1667/2010 EBAZPENA, azaroaren 15ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Ramón Gonzalo García jauna "Seinalearen Teoria eta Komunikazioak" jakintza-arloko unibertsitateko katedradun izendatzen duena.

Ikusirik irailaren 27ko 1308/2010 Ebazpena (urriaren 5eko E.A.O.), unibertsitate irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deia egin zuena.

Ikusirik lehiaketa epaitu duen Batzordeak 2010eko azaroaren 10ean egindako proposamena, "Seinalearen Teoria eta Komunikazioak" jakintza-arloko unibertsitateko katedradun izateko lanpostua, 4123 kodeduna eta Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Sailari atxikia, betetzeari buruz, eta interesdunak aurkeztu duenez deialdiaren hamargarren oinarrian aipatzen den dokumentazioa.

Aurrekoagatik guztiagatik, eta apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatu zuen Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Legearen 65. artikuluak eta Estatutuen 40. artikuluak esleitzen dizkidaten eskumenak betez.

EBATZI DUT:

Lehena.-Ramón Gonzalo García jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko katedradun izendatzea. Lanpostua "Seinalearen Teoria eta Komunikazioak" jakintza-arlokoa da, 4123 kodea du, eta Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Sailari atxikitzen zaio.

Bigarrena.-Gehienez ere 20 egun balioduneko epean, izendapena "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, hartu beharko du lanpostuaren jabetza proposaturiko izangaiak, eta orduan ere hartuko du dagokion unibertsitate-irakaskidegoko funtzionarioaren izaera, horrek dakartzan eskubide eta betebeharrekin.

Hirugarrena.-Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta bere aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke errektoreari zuzenduta, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2010eko azaroaren 15ean.-Errektorea, Julio Lafuente López.

Iragarkiaren kodea: F1019403