151. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

236/2010 FORU AGINDUA, urriaren 29koa, Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledunak emana, Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledunaren irailaren 23ko 229/2010 Foru Agindua, Nafarroako Immigrazio Kontseiluko kideak izendatu zituena, aldatzen duena.

Abuztuaren 10eko 63/2009 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Immigrazio Kontseilua sortu zen, Nafarroako Foru Komunitatean immigrazio arloan partaidetza eta aholkularitza organoa izateko.

Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledunaren irailaren 23ko 229/2010 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Immigrazio Kontseiluko kideak izendatu ziren.

Lan Zuzendaritza Nagusiak José María Andueza Azcona jaunaren erretiroaren eta Javier Zubicoa León jauna Lan Zerbitzuko zuzendari izendatu izanaren berri emanik, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak Javier Zubicoa León jauna Nafarroako Immigrazio Kontseiluko ordezko kide izendatzea proposatzen du.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak, Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 120/2007 Foru Dekretuak eta Nafarroako Immigrazio Kontseilua eratzen duen abuztuaren 10eko 63/2009 Foru Dekretuaren 6. artikuluak aitortzen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledunaren irailaren 23ko 229/2010 Foru Agindua, Nafarroako Immigrazio Kontseiluko kideak izendatu zituena, aldatzea, haren 1. puntua honela idatzita:

"Imelda Lorea Echavarren andrea Nafarroako Immigrazio Kontseiluko kide izendatzea, eta Javier Zubicoa León jauna haren ordezko, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentua ordezkatzeko, departamentu horrek berak proposatuta".

2. Izendapena Javier Zubicoa León jaunari eta Immigraziorako Bulegoari jakinaraztea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko urriaren 29an.-Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eleduna, Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: F1017877