146. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3039/2010 EBAZPENA, azaroaren 2koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Francisco Javier Guerrico Goya jauna Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Hizkuntza Komunitarioetan Prestatzeko Bulegoko buru izendatzen duena, merezimendu lehiaketa bidez.

Merezimendu lehiaketa eginda, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak azaroaren 2an emandako 3039/2010 Ebazpenaren bidez, Francisco Javier Guerrico Goya jauna Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Hizkuntza Komunitarioetan Prestatzeko Bulegoko buru izendatu da sei urte naturalerako, lanpostuaren jabetza hartzen duenetik hasita.

Deialdia maiatzaren 18ko 1378/2009 Ebazpenaren bidez onetsi, eta 2009ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 5ean.

Iruñean, 2010eko azaroaren 2an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1018877