146. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3038/2010 EBAZPENA, azaroaren 2koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, María Begoña Urdiáin Díaz andrea Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Tuterako Enplegu Agentziako buru izendatzen duena, merezimendu lehiaketa bidez.

Merezimendu lehiaketa eginda, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, azaroaren 2an emandako 3038/2010 Ebazpenaren bidez, María Begoña Urdiáin Díaz andrea Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Tuterako Enplegu Agentziako buru izendatu du sei urte naturalerako, lanpostuaren jabetza hartzen duenetik hasita.

Deialdia otsailaren 25eko 609/2008 Ebazpenaren bidez onetsi, eta 2008ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 21ean.

Iruñean, 2010eko azaroaren 2an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1018872