4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 0000184/2010 prozedura
Aránzazu Ballesteros Pérez de Albénizek, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judizialak.
Aditzera ematen dut: Spas Galabov Kenalievek eskaturik, kaleratzea dela-eta, Fomentos y Dragados del Norte, S.L. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000184/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:
Epaileak autoa eman du betearazpen agindu orokorra emateko eta betearazpena abiarazteko. Horrenbestez, Lan Prozedurari buruzko Legearen 278. artikuluan xedatutakoarekin bat, alderdiei zitazioa egiten zaie epailearen aurrera ager daitezen 2010eko abenduaren 14an, 12:00etan, 14. judizio-aretoan (lehen solairua), alegatutako egitateak (langilea berriz ez hartzea edo berrartze irregularra) argitzeko. Berekin ekarri beharko dituzte erabili nahi dituzten frogak, bidezkoak deklaratuz gero bertan egin daitezkeenak.
Auzi-jartzaileari ohartarazten zaio bera zuzenean nahiz ordezkariaren bidez agertzen ahal dela, eta bidezko arrazoirik alegatu gabe huts egiten badu eskaeran atzera egin duela ulertuko dela. Enpresaburuari, berriz, ohartarazten zaio bera edo beraren ordezkaria agertu ezean egintza bera gabe eginen dela eta zuzenbidearen arabera dagokion kaltea izanen duela, are kontrako alderdiak adierazten duena egiazkotzat hartzearena ere, hari galdeketa egiteko eskatzen bada.
Igor bitez behar diren idatzagiriak.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.
Eta Fomentos y Dragados del Norte, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2010eko azaroaren 17an.-Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.
Iragarkiaren kodea: J1019121