2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MONTEAGUDO
Aldaketak udal ordenantzetan eta ordainarazpenen tarifa
eta igorpenen aplikazioa 2011rako. Hasierako onespena
Monteagudoko Udalak, 2010eko azaroaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2011ko aldaketa ordenantza, tarifa eta udal ordainarazpenetan, 2011ko urtarrilaren 1ean hartuko baitu indarra.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzak, tarifak eta igorpenak behin betikoz onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Monteagudon, 2010eko azaroaren 12an.-Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.
Iragarkiaren kodea: L1018599