146. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Kudeaketarako hirigintza hitzarmena. Behin betiko onespena.

Jendaurreko epea iraganda inork alegaziorik aurkeztu gabe, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan xedatuarekin bat eta Alkatetza honen eskudantziak erabiliz, aurtengo azaroaren 8an eman ebazpenaren bidez, ondokoa ebatzi da:

1. Behin betiko onestea kudeaketarako hirigintza hitzarmena, Funesko Arau Susbsidiarioetako 3.3 B exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordeko hiru jabe hauen eta Funesko Udalaren artean sinatua: Carolina Legaz Cirauqui, Ángel Luis Irisarri Munilla eta Francisco Martínez Goñi, berau Promociones Edificios Funes 99, S.L. enpresaren administrari bakarra izanik. 3.3B unitatea birzatitzeko proiektuaren ondorioz Funesko Udalari dagokion doako lagapenaren %10 dirutan ematea da xedea, hura birzatiketako hiru jabeei esleitzeko, gainerakoek muzin egin baitiote haren lagapenen ehunekoak eskuratzeari. Horretarako, hirigintzako eta arkitekturako udal aholkularitzak 2010eko iraileko txostenean aditu gisa egin balorazioari jarraituko zaio, AU 39.038,70 eurokoa baita, betiere Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluarekin bat.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea hirigintzako hitzarmena behin betiko onetsi delako iragarkia.

3. Erabaki hau espedientearen sustatzaileei eta Funesko 3.3-B exekuzio unitatearen Konpentsazio Batzordeko buruari igortzea, Alkatetzak sinatutako agiriaren ale batekin eta hura onetsi den ziurtagiriarekin batera.

Ebazpen honen aurka aurkeztu ahalko dira:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Funesen, 2010eko azaroaren 8an.-Alkate udalburua, Antonio Ulzurrun Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1018594