146. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Zerga-tasak. Onespena

Udalak, 2010eko azaroaren 15ean egin bilkura arruntean, zerga-tasak onestea erabaki du, 2011ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartuko baitute.

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: Tasa: %0,3250.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: Tasa: %0,80.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: Tasa: %4,08.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,4 indizea.

-Hirilurren balio igoeraren edo gainbalioaren gaineko zerga edo gainbalioa: populazio eskubidedunari lotutako kuota (5.000 biztanle bitarte), honako denbora-tarte hauen arabera:

  • 5 urte arteko denbora: 3ko tasa.
  • 10 urte arteko denbora: 3ko tasa.
  • 15 urte arteko denbora: 3ko tasa.
  • 20 urte arteko denbora: 3ko tasa.
  • Karga-tasa: 10%.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a.-Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b.-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c.-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Cortesen, 2010eko azaroaren 16an.-Alkate udalburua, Javier Blasco Mendívil.

Iragarkiaren kodea: L1018883