146. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Egoitza elektronikoaren sorrera

José Ricardo Pérez Torranok, Zizur Zendeako Udaleko alkate udalburuak, azaroaren 11n eman du ondoko.

EBAPZENA:

"Gizateriaren zenbait arok izena jaso dute haietan erabiltzen ziren teknikengatik; egun, esaten ahal da informazio eta komunikazio teknologiek eragin handia dutela gizakien arteko harremanetan eta haiek osatzen dituzten gizarteetan, bai formaren bai edukiaren aldetik."

Aurreko paragrafoa zioen azalpenaren lehendabiziko paragrafoa da Herritarrak zerbitzu publikoetara bide elektronikoz sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legean, herritarrei administrazio publikoekin bide telematikoen bidez komunikatzeko eskubidea ematen dien legean, alegia.

Aipatu lege hori bete beharrez, eta gure herritarrei gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat eman nahian, erabaki honen bidez sortu da Zizur Zendeako Udalaren egoitza elektronikoa, bai eta egoitza elektroniko horri lotutako erregistro elektronikoa ere.

Indarra duen araudiari jarraikiz, eta 255/2010 Ebazpenaren bidez, ebatzi dut:

1. Zizur Zendeako Udalaren egoitza elektronikoa eta horri lotuta dagoen erregistro elektronikoa sortzea, ebazpen honen eranskinean zehazten diren ezaugarriekin, https://sedeelectronica.cendeadecizur.es helbide elektronikoan.

2. Egoitza elektronikoak indarra hartuko du iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, une horretara arte dauden prozedura telematikoak edukita.

3. Agintzea ebazpen hau eta egoitza elektronikoa eta erregistro elektronikoa sortzeari buruzko eranskin osoa argitara daitezela Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

4. Udalaren alor guztiei jakinaraztea, baita Zizur Zendeako Udalaren webgunean argitaratzea ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean.

5. Zizur Zendeako Udaleko Idazkaritza Orokorrari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Gazolatzen, 2010eko azaroaren 11n.-Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

255/2010 EBAZPENAREN ERANSKINA

1.-Egoitza elektronikoaren ezaugarriak.

1.1. Egoitza elektronikoa aplikatzeko eremua Zizur Zendeako Udalaren toki entitatea izanen da, eta haren erakunde autonomoek ere erabiltzen ahalko dute.

1.2. Helbide elektronikoa https://sedeelectronica.cendeadecizur.es izanen da, Interneteko jabari hori Zizur Zendeako Udalarena baita. Egoitza horren titularra Zizur Zendeako Udala da, eta kudeaketaren eta zerbitzuen organo arduradunak dira Udalaren organo guztiak eta haien funtzio-alorrak, Idazkaritza Nagusiak koordinatuta.

Egoitzan identifikatuko dira sartzeko bide erabilgarri guztiak.

Egoitza elektronikoan zehaztuko dira zein diren iradokizunak eta kexak egiteko moduak, eta, betiere, eskura jarraituko dute modu tradizionalek, Udalaren Erregistro Orokorrean bertan aurkeztu beharrekoek.

2.-Erregistro elektronikoaren sorrera.

Egoitza elektronikoari lotutako erregistro elektronikoa sortu da. Erregistro elektronikoa sarrera eta irteeren erregistro orokorrean sartuko da, erregistro integratu bakar bat osatuz. Erregistro elektronikoak bide telematikoa ematen dio sarrera eta irteeren erregistro orokorrari. Antolakuntzaren aldetik, sarrera eta irteeren erregistro orokorra Idazkaritza Nagusiaren arloan dago sartuta, eta erregistro elektroniko hau sortzeak ez du mendetasun organiko hori aldatzen.

3.-Prozedura elektronikoak.

Idazkaritza Nagusiaren bidez, alkatetza-udalburutzaren zuzendaritza politiko eta organikoaren azpian eta Erregistro Orokorraz arduratzen den funtzionarioaren zuzendaritza teknikoarekin, zehaztu eta argitaratuko dira bide telematikoaren bidez kudeatzen ahal diren prozedurak.

Baliabide teknikoak urriak izanik eta prozedura administratibo eta eragileak konplexuak direnez gero, erabaki da herritarrek estatistikoki gehien eskatzen dituzten prozedurak lehenetsiko direla.

Iragarkiaren kodea: L1018652