2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Aldaketa, Berriozarko Arau Subsidiarioetako determinazio xehakatuetan, E4 barrendegian. Behin betiko onespena
2010eko ekainaren 30eko osoko bilkuran hasiera batean onetsi zen Esther Martínez Hualdek sustatutako aldaketa Berriozarko Arau Subsidiarioetako determinazio xehakatuetan, E4 barrendegian. Hura 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 16an, argitaratu ondoan inork ez du alegaziorik aurkeztu, eta 2010eko urriaren 27ko osoko bilkuran, behin betiko onetsi da.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, haren testu arauemailea argitaratuko da.
ALDAKETA BERRIOZARKO ARAU SUBSIDIARIOETAKO DETERMINAZIO XEHAKATUETAN, E4 BARRENDEGIAN
32.4 artikulua. Lurzoru urbanizaezinetan dauden eraikinak.
E4 barrendegia.
Bizitegitarako erabilera baimenduko da bentako eraikinean eta eranskineko antzinako kotxetegian. Eraikin horiek egungo bolumetriari eta lerrokadurei eutsiko diete, eta haietan zaharberritzeko lanak besterik ezin da egin.
Gainerako eraikinek jarraitzen dute antolamenduz kanpokoak izaten, eta, indarra duten Arau Subsidiarioen aginduei jarraikiz, eraikitzeko azalera mugatuko da egun solairuetan dagoenera. Azkenean egiten den irtenbidea ezin izanen da azalera hori baino handiagoa izan, beheko solairuak eta solairuarteak gehituta.
Berriozarren, 2010eko azaroaren 10ean.-Alkatea, Xabier Lasa Gorraiz.
Iragarkiaren kodea: L1018595