146. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Aurrekontuak. Hasierako onespena

Allingo Udalak, 2010eko azaroaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2011ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Allinen, 2010eko azaroaren 9an.-Alkatea, Mª Ascensión Gárriz Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1018632