146. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALKOTZ

2010eko aurrekontua. Hasierako onespena

Alkozko Kontzejuko Batzarrak, 2010eko otsailaren 27an egin bilkura berezian, hasiera batean onetsi zituen 2010eko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Beraz, erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzeju honetako iragarki oholean agertuko da, eta hamabortz egunez jendaurrean egonen da aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Aipatu espedientea interesdunen eskura egonen da, kontsulta dezaten, Kontzejuko Idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuko iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Alkotzen, 2010eko azaroaren 8an.-Kontzejuko burua, Fernando Ibarrola Barberena.

Iragarkiaren kodea: L1018631