1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
2601/2010 EBAZPENA, urriaren 20koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 18ko 3994/2006 Ebazpena, "kontratatzeko konpromisoa duten" prestakuntza ekintzetarako deialdiari buruzkoa, aldatzen duena.
Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 18ko 3994/2006 Ebazpenak "kontratatzeko konpromisoa" duten prestakuntza ekintzetarako Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ematen dituen laguntzetarako deialdia arautzen du.
Ebazpen horrek indarra hartu zuenetik ikusitakoan oinarrituta, "Diru-laguntza ordaintzeko epeak eta modua" izeneko 8. oinarria aldatu behar da, hobeki zehazteko zenbat kontratu diren gutxienez egin beharrekoak eta nolakoak izan behar duten.
Orobat, Gobernuak 2010eko irailaren 13an hartutako erabakiaren bidez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu zen zati batean. Aldaketa horietako batek zuzenean du eragina gaur arte Prestakuntza eta Bitartekaritza Zerbitzua deitu den horretan, baita haren atal eta bulego batzuetan ere.
Horrenbestez, Prestakuntza eta Bitartekaritza Zerbitzuak aurkeztutako txostena ikusita eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen irailaren 13ko 59/2010 Foru Dekretuaren 13. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Abenduaren 18ko 3994/2006 Ebazpenaren 8. oinarria aldatzea. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak "kontratatzeko konpromisoa" duten prestakuntza ekintzetarako laguntzak arautzen ditu eta haietarako dei egiten du. Honelaxe utziko da:
"Diru-laguntzen zenbatekoa ekintzen kostu aukeragarriaren %100ekoa izaten ahalko da, ebazpen honen II. eranskinean ezarritakoaren arabera.
Diru-laguntza emateko, 10 ikasle beharko dira gutxienez, salbuespen kasuetan izan ezik, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren iritziz behar bezala justitikatuta baldin badaude.
Ematen den diru-laguntza ordainduko da gastuen aitorpena eta ekintzaren azkeneko likidazioa aurkeztu ondoren, baimenduta den ikasleen gutxieneko kopuruaren %50en edo gehiagoren kontratuak batera aurkeztuta. Kontratu horiek lanaldi osokoak izanen dira eta, gutxienez ere, sei hilabetekoak; bestela, horien baliokideak lanaldi partzialean, eguneko lanaldia %50ekoa dela, gutxienez ere."
2. Aldaketak egitea aipatu ebazpenean, hau da, "Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Laneko kontseilaria" dioenean, "Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilaria" ulertu behar da; "Enplegurako Prestakuntzaren Zerbitzua" dioenean, "Prestakuntza Zerbitzua"; eta, "Lanerako Prestakuntzaren Atala" dioenean, "Enplegurako Lanbide Prestakuntza Kudeatzeko Atala".
3. Ebazpen hau Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Prestakuntza eta Bitartekaritza Zerbitzura igortzea.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2010eko urriaren 20an.-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Luis Ruiz Ciruelos.
Iragarkiaren kodea: F1017196