146. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

415/2010 EBAZPENA, azaroaren 18koa, Garraioetako zuzendari nagusiak emana, hiri mugikortasun iraunkorrerako planak (HMIP) eta enpresetarako garraio planak (EGP) egiteko eta errepideko garraio ibilgailuak kudeatzeko diru-laguntzen 2010eko deialdia onesten duena.

2008ko otsailaren 26an, Nafarroako Gobernuak 2008-2012 urteetako Lankidetzarako Esparru Hitzarmena sinatu zuen Energiaren Dibertsifikazio eta Aurrezpenerako Institutuarekin (EDAI), energiaren aurrezpen eta eragimenerako Estrategiaren Ekintza Planean aurreikusitako jarduketak zehaztu eta Nafarroako Foru Komunitatean abian jartzeko.

Garraioaren sektorerako hitzarmen honen xedea da pertsonen eta salgaien mugikortasunean eragimen eta dibertsifikazio energetikoa sustatzen duten jarduerak eta proiektuak egitea, batez ere errepidearen azpisektorean, arreta berezia jarriz hiri eremuko kontsumoan, bai eta teknologiaren, antolaketaren, araudiaren, kontzientziazioaren eta informazioaren arloetako beste proiektu batzuk egitea ere, zentzuzkoak ez diren kontsumo ohiturak hobetzera bideratuak betiere.

Energiaren arloko jarduketak egin nahi dira energiaren kontsumoa apaldu eta intentsitate energetikoa (energia kontsumoaren eta barne produktu gordinaren arteko erlazioa) gutxitzeko.

Esparru hitzarmenaren hirugarren klausulan xedatutakoa betez, EDAIk Nafarroako Gobernuari jakinarazi dio Nafarroako Foru Komunitateari esleitutako neurrietarako 2010eko aurrekontua zein den.

Deialdi honen bidez, neurri hauetakoren batean sartutako jarduketetarako laguntzen kontzesioa arautzen da:

1. neurria Hiri Mugikortasunerako Planak (HMP).

2. neurria Errepideko Garraio Ibilgailuak Kudeatzea.

1. neurriaren helburua: Hiri mugikortasunerako planen helburua da hiri mugikortasunean eragitea baliabideen banaketan aldaketa garrantzitsuak lortzeko, garraiobiderik eraginkorrenak erabil ditzaten, okupazio txikiko ibilgailu pribatuen erabileraren kaltetan, eta energia fosila kontsumitzen ez duten moduen erabilera sustatzea, hala nola oinez ibiltzea eta bizikleta.

Jarduketa hauek proposatu dira neurri honetarako:

-Hiri Mugikortasun Iraunkorrerako Planak (HMIP).

-HMIPekin lotutako jarduketen bideragarritasun azterlanak eta esperientzia pilotuak.

-Hiri mugikortasun iraunkorrerako neurriak ezartzearen ondoriozko emaitzen jarraipen azterlanak.

-Enpresetarako garraio planak (EGP).

-EGPekin lotutako jarduketen bideragarritasun azterlanak eta esperientzia pilotuak.

-Enpresetarako garraio planetako neurriak ezartzearen ondoriozko emaitzen jarraipen azterlanak.

2. neurriaren helburua: Errepideko garraio ibilgailuak kudeatzearen helburua da salgai eta bidaiarien garraio ibilgailuen eta obra eta zerbitzuetako ibilgailuen kudeaketa hobetzea, horrela zeregin horietan energia kontsumoak murriztu ahal izateko.

Jarduketa hauek proposatu dira neurri honetarako:

-Errepideko garraio ibilgailuen eragimen energetikoa hobetzera bideratutako sistema teknologikoetan eta aplikazioetan egiten diren inbertsioetarako laguntza ematea.

-Ibilgailu multzoei auditoriak egitea, kudeaketa integrala hobetu dadin eta, hala, energia kontsumoak murriztu eta lehiakortasuna handitu dadin.

1. neurriaren barruko lehenengo hiru jarduketak, hau da, hiri mugikortasun iraunkorrerako planak (HMIP), HMIPekin lotutako jarduketen bideragarritasun azterlanak eta esperientzia pilotuak eta hiri mugikortasun iraunkorrerako neurriak ezartzearen ondoriozko emaitzen jarraipen azterlanak, Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateei zuzenduta daude.

1. neurriaren barruko gainerako jarduketek eta 2. neurriko jarduketek ez dute aipatu den muga hori, Nafarroako Foru Komunitateko edozein entitateri zuzenduta baitaude.

Hori helburu, Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuak 2010. urterako deialdiko oinarri arautzaileen proposamena aurkeztu du.

Diru-laguntza horien finantziazioa 2011ko ekitaldian 2010eko aurrekontuko kontu-sailen pareko diren honako kontu-sail hauen kargura eginen da, deusetan galarazi gabe jasotako eskaeren arabera kontu-sailen artean bidezkoak diren doitzeak edo esleitutako zenbatekoak handitzeko aukera, 2011ko ekitaldiko aurrekontuan erabilgarri dagoen diruaren arabera:

-630000/62100 4609/451400 "Hiri mugikortasun iraunkorrerako planetarako toki entitateei emanen zaizkien diru-laguntzak, EDAIrekin sinatutako hitzarmena". Zenbatekoa: 20.000,00 euro. Espedientearen zenbakia: RCSA 2863.

-630000/62100 47409/441100 "Enpresetarako garraio planak". Zenbatekoa: 45.000,00 euro. Espedientearen zenbakia: RCSA 2864.

-630000/62100 7709/441100 "Enpresetako ibilgailuak eta planak kudeatzea. EDAIrekin sinatutako hitzarmena". Zenbatekoa: 100.000,00 euro. Espedientearen zenbakia: RCSA 2865.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak emandako eskudantziak erabiliz, eta Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Hiri mugikortasun iraunkorrerako planak (HMIP) eta enpresetarako garraio planak (EGP) egiteko eta errepideko garraio ibilgailuak kudeatzeko diru-laguntzen 2010eko deialdia onestea.

2. Diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak onestea. Eranskin hauetan ageri dira: I. eta II. eranskinak (hiri mugikortasun iraunkorrerako planak), III. eranskina (enpresetarako garraio planak) eta IV. eranskina (errepideko garraio ibilgailuak kudeatzea).

3. Honako gastu hauek baimentzea, 2011ko aurrekontuan behar bestekoa eta egokia den kreditua baldin bada betiere:

-20.000,00 euro toki entitateei diru-laguntzak emateko, "Hiri mugikortasun iraunkorreko planetarako toki entitateei emanen zaizkien diru-laguntzak, EDAIrekin sinatutako hitzarmena" izeneko 630000/62100/4609/451400 kontu-sailaren pareko kontu-sailean. Espedientearen zenbakia: RCSA 2863.

-45.000,00 euro toki entitateei diru-laguntzak emateko, "Enpresetarako garraio planak" izeneko 630000/62100/4709/441100 kontu-sailaren pareko kontu-sailean. Espedientearen zenbakia: RCSA 2864.

-100.000,00 euro enpresei diru-laguntzak emateko, 2011ko aurrekontuan 2010eko aurrekontuko "Enpresetako ibilgailuak eta planak kudeatzea. EDAIrekin sinatutako hitzarmena" izeneko 630000/62100/7709/441100 kontu-sailaren parekoa den kontu-sailean. Espedientearen zenbakia: RCSA 2865.

Zenbateko horiek EDAIk eta Nafarroako Gobernuak jarritako funtsetakoak dira, azalpen zatian aipatzen den hitzarmenaren indarrez. 2010eko deialdirako esleitutako diru-kopuruak finkatzeko, hitzarmenaren hirugarren klausulari jarraiki zaio.

Baimenduriko gastu hori taula honen arabera banatuko da:

NEURRIA

JARDUKETAK

AURREKONTUA

KONTU-SAILA

EDAI

NAFARROAKO GOBERNUA

BATURA

1. Hiri mugikortasunerako planak

Hiri mugikortasun iraunkorrerako planak (HMIP)

7.000,00

3.000,00

10.000,00

630000/62100/4609/451400

HMIPekin lotutako jarduketen bideragarritasun azterlanak eta esperientzia pilotuak

Hiri mugikortasun iraunkorrerako neurriak ezartzearen ondoriozko emaitzen jarraipen azterlanak

7.000,00

3.000,00

10.000,00

Enpresetarako garraio planak (EGP)

24.400,00

10.600,00

35.000,00

630000/62100 4709/441100

EGPekin lotutako jarduketen bideragarritasun azterlanak eta esperientzia pilotuak

Enpresetarako garraio planetako neurriak ezartzearen ondoriozko emaitzen jarraipen azterlanak

7.000,00

3.000,00

10.000,00

2. Errepideko

garraio ibilgailuen kudeaketa

Inbertsioak aplikazioetan eta sistema teknologikoetan

66.200,00

28.800,00

95.000,00

630000/62100 7709/441100

Garraio ibilgailuak kudeatzeko auditoretzak

3.400,00

1.600,00

5.000,00

GUZTIRA

115.000,00

50.000,00

165.000,00

Baliabide horiek jarduketa batetik beste batera pasatzen ahal dira, baita neurri batetik beste batera ere, jarduketa bakoitzeko eskaeren kopurua ikusita bidezkoa bada.

Halaber, 2011ko ekitaldian kontu-sail horretan diru erabilgarria baldin bada, deialdian hasieran aurreikusitakoari gehitzen ahalko zaio.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Ogasuneko Kontu-hartzailetza Delegatuari, eta ebazpena eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2010eko azaroaren 18an.-Garraioetako zuzendari nagusia, Susana Labiano Bastero.

I. ERANSKINA

Toki entitateei 2010. urtean diru-laguntzak emateko oinarri
arautzaileak, hiri mugikortasun iraunkorrerako planak, bideragarritasun azterlanak eta hiri mugikortasun iraunkorrerako neurriak ezartzearen ondoriozko emaitzen jarraipen azterlanak egiteko

1. oinarria.-Xedea.

Diru-laguntza honen xedea da hiri mugikortasunean eragitea baliabideen banaketan aldaketa garrantzitsuak lortzeko, garraiobiderik eraginkorrenak erabil ditzaten, okupazio txikiko ibilgailu pribatuen erabileraren kaltetan, eta energia fosila kontsumitzen ez duten moduen erabilera sustatzea, hala nola oinez ibiltzea eta bizikleta.

Hala, jarduketa hauetarako emanen dira diru-laguntzak: hiri mugikortasun iraunkorrerako planak (HMIP), HMIPekin lotutako jarduketen bideragarritasun azterlanak eta hiri mugikortasun iraunkorrerako neurriak ezartzearen ondoriozko emaitzen jarraipen azterlanak, Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateek eginak.

HMIPak mugikortasun iraunkorraren azterlan integralak dira, hiri mugikortasunean jarduketa batzuk sustatzeko asmoa dutenak, jokabideak aldatu eta energia gutxiago kontsumitzen duten eta ingurumen eta gizarte aldetik eraginkorragoak diren garraiobideak gehiago erabil daitezen, eta auto pribatuaren tokia murriztearekin batera garraio kolektiboa sustatzen dutenak.

HMIPekin lotutako jarduketen bideragarritasun azterlanak eta hiri mugikortasun iraunkorrerako neurriak ezartzearen ondoriozko emaitzen jarraipen azterlanak honako hauek dira:

-Mugikortasun arloko neurri berariazkoak ezarri aurreko azterlanak, energia aurrezteko eragin nabarmena dutenak.

-Hiri mugikortasunarekin lotura duten neurrien esperientzia pilotuak. Hauek lirateke proiektu tipikoak: autoak konpartitzeko sistema bat ezartzea, autobus erreiak, autobus zerbitzuak, anezkak, etab.

-Hiri mugikortasunarekin lotutako neurri bat edo batzuk ezartzearen emaitzak ebaluatzeko azterlanak.

2. oinarria.-Onuradunek bete beharreko baldintzak.

Diru-laguntza hauen onuradun izanen dira:

-Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateak, bai banaka, bai beren kokapen edo hurbiltasun geografikoa dela eta mugikortasun arazoa partekatzen duten beste toki entitate batzuekin batera.

Eskaera modu bateratuan eginez gero, interesa duten entitateek beren alkateetako bat izendatuko dute Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren aurrean entitate guztien ordezkari gisa jardun dezan.

-Entitate eskatzaileek, banaka edo elkarrekin, 10.000 biztanle baino gehiago izan beharko dituzte.

Salbuespenezko kasuetan, mugikortasuneko arazo berezi batengatik justifikatuta egonez gero, banaka edo beste batzuekin batera gutxienez 7.500 biztanle izan behar dituzten entitateak ere izaten ahalko dira onuradunak.

Horretarako, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak otsailaren 15ean emandako 17/2010 Foru Aginduan xedatutakoa hartuko da erreferentziatzat. Foru agindu horrek Nafarroako kontzejuetako bizilagunen zifrak, 2009ko urtarrilaren 1ari dagozkionak, ofizialtzat jotzen ditu.

3. oinarria.-Diru-laguntzen xede diren kostuak eta laguntzen zenbatekoak.

3.1. Kostu hauek dira diruz lagungarriak: hiri mugikortasun iraunkorrerako planak (HMIP), bideragarritasun azterlanak eta hiri mugikortasun iraunkorrerako neurriak ezartzearen ondoriozko emaitzen jarraipen azterlanak, Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateek eginak.

Deialdiko II. eranskinean HMIPak izan beharko duen gutxieneko edukiaren gida eskaintzen da. Era berean, adierazten da zein diren hiri mugikortasun iraunkorrerako neurrien bideragarritasun azterlanetan eta halako neurriak ezartzearen ondoriozko emaitzen jarraipen azterlanetan sartzen diren jarduketak.

Diru-laguntzaren onuradun diren toki entitateek hiri mugikortasun iraunkorrerako planak, hiri mugikortasun iraunkorrerako neurrien bideragarritasun azterlanak eta halako neurriak ezartzearen ondoriozko emaitzen jarraipen azterlanak egiteko behar duten laguntza Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz kontratatu beharko dute.

Onuradunei kontratuaren funtsezko baldintzak jasotzen dituen agiriaren eredu bat emanen zaie eta, orobat, hiri mugikortasun iraunkorrerako planak, hiri mugikortasun iraunkorrerako neurrien bideragarritasun azterlanak eta halako neurriak ezartzearen ondoriozko emaitzen jarraipen azterlanak kontratatzeko berezitasun teknikoen eredu bat eta hiri mugikortasunari buruzko eta mugikortasun iraunkorrerako planei buruzko gida metodologiko bat, EDAIk prestatuak.

Gizatalde jakin batzuen parte-hartzea sustatzeko sentsibilizazio ekintzak (txirrindularien elkarteak, mankomunitateak, desgaitasunen bat dutenen elkarteak, guraso elkarteak, auzo elkarteak, etab.) kostu hautagarritzat hartzen ahalko dira, hiri mugikortasun iraunkorrerako planak, hiri mugikortasun iraunkorrerako neurrien bideragarritasun azterlanak eta halako neurriak ezartzearen ondoriozko emaitzen jarraipen azterlanak egiteko beharrezkoak diren gastutzat jotzen baitira, izan ere gizatalde horien laguntza ezinbestekotzat hartzen da neurri honen arrakastarako. Ekintza horiei egozten zaizkien gastuak kontratatzen den laguntzaren barnean sar daitezke edo toki entitate onuradunek bere gain har ditzakete, baina ezin izanen dira kostu osoaren %20 baino gehiago izan.

BEZa kostu hautagarritzat hartuko da beti, baldin eta onuradunak ezin badu berreskuratu. Horretarako, BEZa kostu kengarri gisa ez duten erakundeek hori frogatzen duten agirien kopia aurkeztuko dute. Hainbanaketaren araubidean badaude, kostu hori kalkulatzeko oinarria izanen da diru-laguntza eman aurretik amaitu den azken ekitaldiko behin betiko hainbanaketa. Kasu horretan, haien betebehar fiskalen likidazioko azken emaitza aurkeztu beharko dute.

3.2. 1. neurri honen barnean, 10.000 euro hiri mugikortasun iraunkorreko planetarako (HMIP) izanen dira, eta beste 10.000 euro, berriz, jarduketa hauen artean banatuko dira: HMIPekin lotutako jarduketen bideragarritasun azterlanak, HMIPekin lotutako jarduketen esperientzia pilotuak eta hiri mugikortasun iraunkorrerako neurriak ezartzearen ondoriozko emaitzen jarraipen azterlanak.

Azterlanaren kostuaren %60 artekoa izanen da diru-laguntza, 10.000 euro gehienez jarduketa bakoitzeko. Zenbateko hori EDAIk eta Nafarroako Gobernuak jarritako funtsetakoak dira, biek sinatutako lankidetza hitzarmenaren indarrez. Gainerako kostua onuradun diren toki entitateek hartuko dute beren gain.

4. oinarria.-Eskabideak aurkeztea.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Eskabidea Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko erregistroan aurkeztuko da (San Ignazio, 3, Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako lekuetako batean.

Eskabidea posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean egin beharko da, lehen orriko goiko aldean bulegoaren izena, eguna, tokia eta ordua (minutuak eta guzti) adierazita. Datu horiek guztiak gordekinean ere azaldu beharko dira.

4.2. Eskabideak prestatu den ereduaren araberakoak izanen dira. Eredua Garraio Zuzendaritza Nagusian (Alondegi kalea, 1, 2.a, Iruña) eta Nafarroako Gobernuaren web gunean (Zerbitzuen Katalogoa, Laguntzak, Garraioak) eskura daiteke.

Eredu horietan, eskabidearekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa zehazten da.

Laguntzak eskatzeko inprimakiaz eta bertan aipatzen diren agiriez gain, honako hauek aurkeztu beharko dira:

-Proiektuaren memoria, entitateak mugikortasunaren arloan dituen arazoak zehatz-mehatz adierazten dituena.

-Eskaintza tekniko-ekonomikoa, EDAIren etapen arabera eta toki entitate eskatzaile bakoitzaren errealitatearen arabera, datuen bilketa eta parte-hartze plana zehaztuta.

-Eskabidea sinatzen duenaren NANaren fotokopia konpultsatua (alkateak sinatu behar du).

-Toki entitatearen IFZren fotokopia konpultsatua.

4.3. Agiriek jatorrizkoak edo notario nahiz administrazio bidez kautotutako kopiak izan beharko dute.

4.4. Agirien aurkezpenean akatsik atzemanez gero, edo oso-osorik beteta egon ez edo eskaera baloratzeko aspektu garrantzitsuren bat behar bezala frogaturik ez badago, eskatzaileari akats edo hutsunea zuzentzeko eskatuko zaio. Horretarako, gehienez ere 10 egun balioduneko epea emanen zaio, errekerimendua jakinarazi eta ondoko egunetik hasita, eta ohartaraziko, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela, eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, eta jakinaraziko zaiola.

5. oinarria.-Diru-laguntzak emateko irizpide objektiboak.

Hona hemen diru-laguntza emateko eskaerak baloratzeko irizpideak:

-Entitate eskatzaileen edo eskatzailearen biztanle kopurua: 12 puntu gehienez.

-Entitate eskatzaileek mugikortasunaren arloan dituzten arazoak: 12 puntu gehienez.

-Eskaerarekin batera aurkeztutako memoriaren balorazio teknikoa: 26 puntu gehienez.

6. oinarria.-Diru-laguntza emateko ebazpena.

Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuak aurreko oinarrietan ezarritako irizpideei jarraituz ebaluatuko ditu eskaerak, eta organo eskudunari ebazpen proposamena igorriko dio, non adieraziko baita onuradunek diru-laguntza lortzeko betebehar guztiak betetzen dituztela.

Diru-laguntzak emateari buruz ebazteko eskumena Garraio Zuzendaritza Nagusiari dagokio. Ebazpena gehienez ere bi hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Epe horretan eskatzaileari berariazko ebazpenik jakinarazi ezean, eskaerak administrazioaren isiltasunaren bidez ezetsi direla ulertuko da.

Berariazko edo ustezko ezespenaren aurka, interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

7. oinarria.-Justifikazioa eta diru-laguntzaren ordainketa.

7.1. Entitate onuradunek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, 2011ko irailaren 30era bitarte:

-HMIParen edo egindako azterlanen kopia, bai paperean bai euskarri informatikoan.

-Aurkeztutako fakturen zerrenda.

-Diru-laguntzaren xede den gastu osoari dagozkion fakturen eta ordainagirien fotokopiak.

Ordainketa osoa transferentzia bidez edo dirua bankuan sartuz egin beharko da, eta ez da eskudiruz egindako ordainketarik edo txekerik onartuko.

Frogagiriak azterturik, Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuak pagatzeko ebazpenaren proposamena igorriko dio Garraioetako zuzendari nagusiari. Horrekin batera, onuradunek diru-laguntza kobratzeko eskubidea sortzen duten eginbeharrak bete dituztela frogatzen duen txostena aurkeztuko da.

7.2. Behar bezala frogatutako kasuetan ezin bada justifikazio epea bete, onuradunek Garraio Zuzendaritza Nagusiari eskatu beharko diote, 2011ko irailaren 30a baino lehen, epea luzatzeko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 49. artikuluan ezarritakoarekin bat.

8. oinarria.-Onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.

Aurreko oinarrian ezarririko moduan egin eta justifikatu beharko dute onuradunek diru-laguntzen xede den jarduera. Jarduera bat egin ezik edo diru-laguntza emateko ebazpenean edo, hala denean, epea luzatzen duen ebazpenean, ezarritako moduan eta epean justifikatu ezik, diru-laguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

Onuradunek Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak bete beharko dituzte.

Diru-laguntza emateko ebazpenean, oinarri arautzaile hauetan edo Diru-laguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, onartutako diru-laguntza kobratzeko eskubidea galduko da edo, hala badagokio, diru hori itzuli beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Halaber, aurreko betebeharren bat hein batean bete ezean, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa berriz ere zehazten ahalko da, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.

Emandako diru-laguntzak kobratzeko eskubidea galdu eta kopuru horiek askatuz gero, aurrekontuetan behar adina diru ez egoteagatik hasiera batean ezetsi ziren eskaeretarako erabiltzen ahalko dira.

Diru-laguntza honi buruzko publizitatean eta informazio ekintzetan, diruz lagundutako jarduerei buruzko agiri guztietan, Nafarroako Gobernuaren eta EDAIren logotipoak agertuko dira. Halaber, deialdi honen bidez egiten diren jarduerak zabaltzeko ekintzetan, espresuki adieraziko da EDAIk eta Nafarroako Gobernuak, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren bitartez, parte hartu dutela. Hedabideak bertan daudela egiten diren ekitaldietara bi administrazioetako ordezkariak gonbidatu beharko dira.

9. oinarria.-Diru-laguntzaren bateragarritasuna.

Deialdi honetako diru-laguntzak bateragarriak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko nahiz pribatu batzuek edo partikularrek, Espainiakoek nahiz atzerrikoek, emandako beste laguntza batzuekin.

10. oinarria.-Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen aurka administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

11. oinarria.-Emandako diru-laguntzen publizitatea.

Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuak Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren web gunean jendaurrean jarriko ditu emandako diru-laguntzak, hauek zehaztuta: zein urtetako deialdia den, laguntza zein programari eta aurrekontu-kredituri egotziko zaion, onuradunak, emandako diru-kopurua eta diru-laguntzaren helburua.

II. ERANSKINA

1. HMIParen gutxieneko edukiaren gida.

1.1. Kontratatu beharreko lanen nondik-norakoa.

HMIPak onuradun den udalerriko edo udalerri multzoko mugikortasunarekin zerikusia duten arlo guztien jarduketak planifikatu eta programatu beharko ditu. Horretarako garraiobide desberdinen erabilera koordinatu eta eraginkorra lortuko duten estrategia eta tresna beharrezko eta egokiak jaso beharko ditu, besteak beste:

-Hiriguneetan sarrerak eta aparkatzea arautu eta kontrolatzea.

-Garraiobide publiko desberdinen eskaintza garatu eta hobetzea.

-Periferiako herrietako geltokietan aparkaleku gomendatuen sustapen koordinatua.

-Bide sistemako sare nagusiaren antolaketa eta ustiapena, garraiobide desberdinei dagokienez.

-Oinezko eta bizikleta bidezko mugikortasuna sustatzea, oinezkoarendako eta bizikletarendako tokiak ezarri eta/edo erreserbatzearen bidez eta oztopo arkitektonikoak kenduz, inguru egoki, ziur eta atsegin batean, udal mugen artean oinezkoen integrazioa eta loturak eta hiriarteko bizikleta-pisten sareak koordinatuta.

-Garraio publikoaren sistema desberdinen eta hauen intermodalitatearen bateratze instituzionala, tarifetakoa eta fisikoa egiteko neurriak garatzea.

-Mugikortasuna kudeatzea bizigune erakartzaile handien alderdiei dagokienez.

-Garraio publikoaren eta mekanizatu gabeko garraio moduen eta trenbideko garraioaren arteko intermodalitatea bultzatzea.

-HMIParen eremuko herrietan zama-lanak eta salgaien banaketa arautzea.

Laburbilduz, HMIPak, lehendabizi, pertsonak mugitzeko eta salgaiak banatzeko egungo ereduaren iraunkortasuna ebaluatu behar du, hura baloratzeko adierazle batzuk ezarriz. Ondoren, ibilgailu pribatuaren ordezkoa den garraiobide bakoitzari eman beharreko pisua erabaki beharko du joan-etorrien arlo eta mota bakoitzerako, eta, horrekin batera, zein neurriren bidez lortzen ahal den eta zein izaten ahal den horiek ezartzeko hurrenkera egokia.

1.2. Kontratatu beharreko lanen deskripzioa.

Diru-laguntzaren onuradunek kontratatu beharreko lana bi fasetan eginen da: bata azterketa eta diagnosiarena, eta bestea HMIParen idazketari berez dagokiona.

-Azterketa eta diagnosia.

Egungo mugikortasunaren azterketa gizarte taldeen arabera, jatorri eta destino puntuak, erabilitako garraiobideak, ibilbideak, joan-etorriaren arrazoiak, etab. aztertuz, eta batez ere trafikoaren fluxuak eta sortzen dituzten ondorioak. Azterlan horrek bizitegi-erabileraren barreiadura, hezkuntza eta osasun zentro eta erakundeen, lan, merkataritza, aisialdi eta garraio arloko zentroen eta mugikortasunaren erakarle diren bestelako lekuen kokapena kontuan hartu beharko du.

HMIPak mugikortasun beharren eta herritarren irisgarritasunaren arteko oreka ziurtatu behar du, ingurumenaren babesean lagunduz eta garapen ekonomikoa eta gizarteratzea bultzatuz.

-HMIPa prestatzea.

Onuradun den udalerriak edo udalerri multzoak jarduketaren berariazko helburuak ezarriko ditu, adibidez hiriaren eremuan oinezkoei lehentasuna ematea, edo gizatalde ahulenen irisgarritasuna bermatzea.

Mugikortasun iraunkorraren helburu orokorra osatzen duten berariazko helburuak lortzeko neurri koordinatuak diseinatu beharko dira (Energiaren Dibertsifikazio eta Aurrezpenerako Institutuaren "Hiri mugikortasun iraunkorrerako planak garatu eta ezartzeko gida" kontsultatzea aholkatzen da).

Epe labur (2 urte arte), ertain (2 eta 4 urte bitartean) eta luzerako (4 eta 8 urte bitartean) neurri zehatzak planteatuko dira, horietan exekuzio epea, kronograma eta aurrekontua adierazita, baita arlo hauetan lortuko diren onuren aurreikuspenak ere: ingurumenekoak, energetikoak, txandaka aparkatzeko tokiak murriztea, etab.

Jarraipenerako adierazle batzuk finkatuko dira, HMIPa ezarri ahala mugikortasunaren bilakaera aztertzeko.

-Parte hartzen duten entitateek azterlan horietan proposatzen diren neurriak aplikatzeko konpromisoa adierazi beharko dute, betiere teknika eta ekonomiaren aldetik bideragarriak badira. Horretarako, kasuan kasuko gobernu organoaren onespena eskatuko da.

-Azkeneko dokumentuan (azterlanen kasuan) hiri mugikortasun iraunkorrerako neurria edo neurriak ezartzearen bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa kalkulatzeko erabili diren datuak eta horren gaineko informazioa adierazi beharko dira. Nolanahi ere, agiriak atal berezi bat izan beharko du, neurri horiek ezarriz gero energia eta ingurumenari dagokienez lortuko litzatekeen murrizketaren aurreikuspenen berri emateko. Horretarako, inbertsio ekonomikoaren ratioen balioa emanen da, energiaren aurrezpenari (erregai fosilak) eta eguratsera jaulkitzen den CO2 kopuruaren murrizketari dagokienez.

2. Hiri mugikortasun iraunkorrerako neurrien bideragarritasun azterlanak eta neurri horien emaitzen jarraipen azterlanak.

2.1. HMIPekin lotutako jarduketen bideragarritasun azterlanak.

Honako lan hauek eginen dira:

-Hiri mugikortasun arloko neurri berariazkoak (HMIP lan batean jasoak) ezarri aurreko azterlanak egitea, energia aurrezteko eragin nabarmena dutenak.

-Hiri mugikortasunarekin lotura duten neurrien esperientzia pilotuak egitea. Hona hemen proiektu-eredu batzuk: autobus-erreiak, bidegorriak, anezka autobusen zerbitzuak, autoa konpartitzeko sistema bat ezartzea, etab.

-Parte hartzen duten entitateek azterlan horietan proposatzen diren neurriak aplikatzeko konpromisoa adierazi beharko dute, betiere teknika eta ekonomiaren aldetik bideragarriak badira. Horretarako, kasuan kasuko gobernu organoaren onespena eskatuko da.

-Azkeneko dokumentuan (azterlanen kasuan) hiri mugikortasun iraunkorrerako neurria edo neurriak ezartzearen bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa kalkulatzeko erabili diren datuak eta horren gaineko informazioa adierazi beharko dira. Nolanahi ere, agiriak atal berezi bat izan beharko du, neurri horiek ezarriz gero energia eta ingurumenari dagokienez lortuko litzatekeen murrizketaren aurreikuspenen berri emateko. Horretarako, inbertsio ekonomikoaren ratioen balioa emanen da, energiaren aurrezpenari (erregai fosilak) eta eguratsera jaulkitzen den CO2 kopuruaren murrizketari dagokienez.

2.2. Hiri mugikortasun iraunkorrerako neurriak ezartzearen ondoriozko emaitzen jarraipen azterlanak.

Hiri mugikortasun iraunkorrarekin lotutako neurri bat edo batzuk ezartzearen emaitzak ebaluatzeko azterlanak dira.

-Azkeneko dokumentuan (azterlanen kasuan) hiri mugikortasun iraunkorrerako neurria edo neurriak ezartzearen bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa kalkulatzeko erabili diren datuak eta horren gaineko informazioa adierazi beharko dira. Nolanahi ere, agiriak atal berezi bat izan beharko du, neurri horiek ezarriz gero energia eta ingurumenari dagokienez lortuko litzatekeen murrizketaren aurreikuspenen berri emateko. Horretarako, inbertsio ekonomikoaren ratioen balioa emanen da, energiaren aurrezpenari (erregai fosilak) eta eguratsera jaulkitzen den CO2 kopuruaren murrizketari dagokienez.

III. ERANSKINA

Enpresetarako garraio planak egiteko 2010. urteko
diru-laguntzetarako oinarri arautzaileak

1. oinarria.-Xedea.

Baliabideen banaketan aldaketa garrantzitsuak lortzeko langileak beren lanpostuetara joateko moduan eragitea, garraiobiderik eraginkorrenak erabil ditzaten, hala nola, garraio kolektiboa, baliabide motorgabeak edo okupazio handiko ibilgailuak, okupazio txikiko ibilgailu pribatuen erabileraren kaltetan.

Neurri hori bi ekintza motaren bidez garatzen ahal da:

-Enpresetarako garraio planak (EGP).

-EGPekin lotutako jarduketen bideragarritasun azterlanak eta esperientzia pilotuak, eta enpresetarako garraio neurriak ezartzearen ondoriozko emaitzen jarraipen azterlanak.

a) Enpresetarako garraio planak (EGP).

Jarduera arlo bereko (industrialde, ikastetxe, osasun zentro edo merkataritza gune bereko) enpresa batendako edo enpresa nahiz jarduera-zentro multzo batendako garraio plana mugikortasunari buruzko azterlan integral bat da, lanpostuetara joateko jarduketa batzuk sustatu eta modu batzuk aldatzera zuzenduak, okupazio gutxiko ibilgailu pribatuen erabilera gutxitu eta energia gutxiago kontsumitzen duten garraiobideen erabilera gehituko dutenak (garraio kolektiboena edo okupazio handiko ibilgailuena).

Laguntza teknikoko kontrataziorako zehaztapen teknikoen eredu orokor bat eta garraio planetarako gida metodologiko bat jarriko dira eskatzaileen eskura, Energiaren Dibertsifikazio eta Aurrezpenerako Institutuak banatuak.

b) EGPekin lotutako jarduketen bideragarritasun azterlanak eta esperientzia pilotuak, eta enpresetarako garraio neurriak ezartzearen ondoriozko emaitzen jarraipen azterlanak:

Mugikortasun iraunkorraren arloko neurri berariazkoak, energia aurrezteko eragin nabarmena dutenak, ezarri aurreko bideragarritasun azterlanak.

Mugikortasun iraunkorrarekin lotutako neurrien esperientzia pilotuak, epe zehatz baterako direnak (6 hilabete gehienez), enpresetan edo jarduera zentroetan garraio jarduketak abian jartzeko (bizikletak alokatzeko edo autoak partekatzeko sistemak, autobusendako erreiak, anezka autobus zerbitzuak, etab.).

Hiri mugikortasun iraunkorrarekin lotutako neurri bat edo batzuk ezartzearen emaitzak ebaluatzeko jarraipen azterlanak. EGP horrek ukitutako enpresa/entitate bakoitzeko edo enpresen/entitateen multzo bakoitzeko azterlan bat izanen da urtean.

2. oinarria.-Onuradunek bete beharreko baldintzak.

Honako hauek hartzen ahalko dituzte diru-laguntza hauek: Nafarroan bizi diren pertsona fisikoek, pertsona juridikoek, irabazi asmorik gabeko erakundeek, toki entitateek, jabe elkarteek eta horiekin parekatzen diren guztiek, helbide soziala Nafarroan baldin badute.

Horretarako, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan aipatzen diren betebehar orokorrak bete beharko dituzte. Hori erantzukizuneko aitorpen baten bidez frogatuko da. Entitate publikoak betebehar horietatik salbuetsiak daude.

Onuradun izan daitezke, zehazki, mugikortasun arazoak partekatzen dituzten enpresak, enpresa multzoak edo jarduera zentroak, 200 langile dituztenak gutxienez. Kontuan hartuko diren langileak 2010eko irailaren 30ean Gizarte Segurantzan izena emanak daudenak izanen dira (autonomoak izanez gero, enpresaburuak gehiturik) eta enpresa bakoitzean zehaztuko dira, laguntza eskatzearekin batera erantzukizunpeko aitorpenaren bidez.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren aurrean aritzeko ordezkari bat izendatuko du enpresak laguntza eskabidean.

Zenbait enpresak batera egiten badute eskaera, enpresa bakoitzaren legezko ordezkariek haien ordezkari bat izendatuko dute laguntza eskabidean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren aurrean aritzeko.

Halaber, langileek enpresetarako garraio planetan parte hartzea garrantzitsua denez, eskabideak langileen ordezkarien oniritzia beharko du (delegatuarena edo enpresa batzordearena).

3. oinarria.-Diru-laguntzen xede diren kostuak eta laguntzen zenbatekoak.

3.1. Diru-laguntzaren xede izanen dira Nafarroako Foru Komunitatean egindako gastuak, aplikatu behar zaien araudian ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Kanpoko laguntza teknikoa kontratatuz egiten diren enpresa planek, jarduketen bideragarritasun azterlanek edo emaitzen jarraipenek jaso dezakete laguntza.

BEZa kostu hautagarritzat hartuko da beti, baldin eta onuradunak ezin badu berreskuratu. Horretarako, BEZa kostu kengarri gisa ez duten erakundeek hori frogatzen duten agirien kopia aurkeztuko dute. Hainbanaketaren araubidean badaude, kostu hori kalkulatzeko oinarria izanen da diru-laguntza eman aurretik amaitu den azken ekitaldiko behin betiko hainbanaketa. Kasu horretan, haien betebehar fiskalen likidazioko azken emaitza aurkeztu beharko dute.

Argi eta garbi zehazten ez diren gastuak edo helburu energetikoak lortzea xede zuzena ez dutenak ez dira diru-laguntza emateko moduko kostutzat hartuko. Betiere Nafarroako Gobernuko Garraio Zuzendaritza Nagusiaren irizpidea nagusituko da dudarik izanez gero.

3.2. Laguntzen zenbatekoa.

Neurri horretarako esleitutako zenbatekotik, 35.000 euro enpresetarako garraio planak egiteko azterlanak diruz laguntzeko izanen dira, eta 10.000 euro, berriz, bideragarritasun azterlanak, EGPekin lotutako jarduketen esperientzia pilotuak eta enpresetarako garraio neurriak ezartzearen ondoriozko emaitzen jarraipen azterlanak egiteko.

Jarduketa bakoitzerako, azterlanaren kostuaren %60 artekoa izanen da diru-laguntza. Gainerako %40a onuradun diren enpresak, enpresa multzoak, toki entitateek, jabe elkarteek eta abarrek hartu beharko dute beren gain.

Langile kopuruaren arabera emanen zaio horietako bakoitzari diru-laguntza.

Enpresetarako garraio planak prestatzeko, diru-laguntza eskatzen duen enpresak edo enpresa multzoak guztira dituen langileen arabera, azterlanetarako gehieneko diru-laguntza hauek ezartzen dira:

Langileak guztira/Gehieneko diru-laguntza:

-50 langiletik 100era bitarte: 9.000,00 euro.

-101 langiletik 200era bitarte: 12.000,00 euro.

-201 langiletik 1.000ra bitarte: 30.000,00 euro.

-1.000 langiletik gora: 35.000,00 euro.

EGPekin lotutako jarduketen esperientzia pilotuak eta bideragarritasun azterlanak eta enpresetarako garraio neurriak ezartzearen ondoriozko emaitzen jarraipen azterlanak egiteko, 10.000 euroko diru-laguntza izanen da gehienez ere.

4. oinarria.-Inbertsiorako epea.

Proiektuak egiteko epea 2009ko urriaren 22tik 2011ko irailaren 30era artekoa izanen da.

5. oinarria.-Eskabideak aurkeztea.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Eskabideak eta bestelako agiriak Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko erregistroan aurkeztuko dira (San Ignazio, 3, Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako lekuetako batean.

Eskabidea posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean egin beharko da, lehen orriko goiko aldean bulegoaren izena, eguna, tokia eta ordua (minutuak eta guzti) adierazita. Datu horiek guztiak gordekinean ere azaldu beharko dira.

5.2. Eskabideak prestatu den ereduaren araberakoak izanen dira. Eredua Garraio Zuzendaritza Nagusian (Alondegi kalea, 1, 2.a, Iruña) eta Nafarroako Gobernuaren web gunean (Zerbitzuen Katalogoa, Laguntzak, Garraioak) eskura daiteke.

Eredu horietan, eskabidearekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa zehazten da.

Laguntzak eskatzeko inprimakiaz eta bertan aipatzen diren agiriez gain, honako hauek aurkeztu beharko dira:

-Proiektuaren memoria, beharren azalpen zehatza eta egin beharreko jarduketaren planifikazioa eta deskripzioa emanen dituena, EDAIren eskakizunei lotuz edo horiek hobetuz.

-Enpresak edo aholkulariak proiektua gauzatzeko egiten duen proposamen tekniko-ekonomikoa.

-2010eko iraileko TC1.

-Eskabidea sinatzen duenaren NANaren fotokopia konpultsatua.

-Eskatzailearen IFKren fotokopia konpultsatua.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak ikertzen ahalko du adierazitako datuak egiazkoak ote diren eta, gezurrezkoak badira, eskatzen ahalko du emandako diru-laguntza eta kasuan kasuko berandutza interesak itzul daitezela, eta arau-haustea oso larria bada, zehapen espedientea irekitzen ahalko du.

5.3. Agiriek jatorrizkoak edo notario nahiz administrazio bidez kautotutako kopiak izan beharko dute.

5.4. Agirien aurkezpenean akatsik atzemanez gero, edo oso-osorik beteta egon ez edo eskaera baloratzeko aspektu garrantzitsuren bat behar bezala frogaturik ez badago, eskatzaileari akats edo hutsunea zuzentzeko eskatuko zaio. Horretarako, gehienez ere 10 egun balioduneko epea emanen zaio, errekerimendua jakinarazi eta ondoko egunetik hasita, eta ohartaraziko, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela, eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, eta jakinaraziko zaiola.

6. oinarria.-Diru-laguntzak emateko irizpide objektiboak.

Diru-laguntza hauek emateko tramitazioa norgehiagokako araubideari jarraikiz eginen da, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Hauek dira irizpideak:

1. Enpresaren edo enpresa multzoaren edo jarduera zentroen langile kopurua: 15 puntu gehienez.

2. Ukitutako jarduera zentroaren, industrialdearen edo herrien mugikortasun arazoak: 15 puntu gehienez.

3. Eskaerarekin batera aurkeztutako memoriaren/eskaintzaren balorazio teknikoa: 20 puntu gehienez.

7. oinarria.-Diru-laguntza emateko ebazpena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuak oinarri hauetan ezarritako irizpideei jarraikiz ebaluatuko ditu eskaerak, eta organo eskudunari ebazpen proposamena igorriko dio, non adieraziko baita onuradunek diru-laguntza lortzeko betebehar guztiak betetzen dituztela.

Diru-laguntzak emateari buruz ebazteko eskumena Garraio Zuzendaritza Nagusiari dagokio. Ebazpena bost hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Epe horretan eskatzaileari berariazko ebazpenik jakinarazi ezean, eskaerak administrazioaren isiltasunaren bidez ezetsi direla ulertuko da.

Aurkeztutako eskaeraren berariazko edo ustezko ezespenaren aurka administrazio publikoak ez diren interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 97.2 artikuluan zehaztutako moduan eta epean.

8. oinarria.-Egindako gastuen eta ordainketen justifikazioa.

8.1. Diru-laguntzaren xedea bete ondoren, onuradunek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte 2011ko irailaren 30era bitarte:

a) Egindako jarduketaren laburpen txostena, energia aurrezpena bereziki aipatuz (petrolioaren baliokideko zenbat tona urtean edo zenbat erregai litro urtean). Proiektuaren datu garrantzitsuenak sartuko dira bertan: laguntzaren eskatzailea, arazoaren eta erabakitako soluzioaren azalpen laburra, inbertsio ekonomikoa, emandako diru-laguntza eta aurreikusitako energia aurrezpena; azken hori kalkulatzeko, gaur egungo kokagunearen, enpresaren edo ingurunearen egoera energetikoa eta jarduketa abian jarri ondoren lortu nahi den egoera hobetua alderatuko dira.

b) Enpresarako garraio plan bat egiteko azterlanaren kopia, paperean eta euskarri informatikoan. Plan horrek "Ondorioak eta gomendioak" izeneko berariazko atal bat edukiko du.

c) Aurkeztutako fakturen zerrenda.

d) Diru-laguntzaren xede den inbertsio edo gastu osoari dagozkion fakturen eta ordainagirien fotokopiak.

Ordainketa osoa transferentzia bidez edo dirua bankuan sartuz egin beharko da, eta ez da eskudiruz egindako ordainketarik edo txekerik onartuko.

e) Diru-laguntzaren xede den gastua 30.000 eurotik gorakoa bada obra bakoitzerako edo 12.000 eurotik gorakoa hornidura edo laguntzarako, onuradunak frogatu beharko du hornitzailea eragimen eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu duela. Horretarako, eskaturiko eskaintzak aurkeztu eta aukeraturiko eskaintza hautatzeko arrazoiak eman beharko ditu.

Onuradunak ez du aurreko lerroaldekoa bete beharko, diru-laguntzaren xede diren gastuen ezaugarri bereziengatik merkatuan behar adina entitate hornitzaile edo emaile ez daudenean.

Kontu horiek denak onuradunaren erantzukizuneko aitorpen baten bidez frogatuko dira.

f) Diru-laguntza emateko ebazpenean zehazten den beste edozein agiri.

8.2. Behar bezala frogatutako kasuetan ezin bada justifikazio epea bete, onuradunek Garraio Zuzendaritza Nagusiari eskatu beharko diote, 2011ko irailaren 30a baino lehen, epea luzatzeko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 49. artikuluan ezarritakoarekin bat.

9. oinarria.-Diru-laguntza ordaintzeko ebazpena.

Frogagiriak azterturik, Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuak pagatzeko ebazpenaren proposamena igorriko dio Garraioetako zuzendari nagusiari. Horrekin batera, onuradunek diru-laguntza kobratzeko eskubidea sortzen duten eginbeharrak bete dituztela frogatzen duen txostena aurkeztuko da.

Lehendik Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarik jaso ez bada, onuradunak transferentzia bidez kobratzeko eskaeraren inprimakia (jatorrizkoa) igorri beharko du helbide honetara: Nafarroako Gobernua - Diruzaintza, Karlos III.aren etorbidea, 4-behea, 31002 Iruña. Inprimakia Nafarroako Gobernuaren web orrian eskuratzen ahal da (www.navarra.es).

10. oinarria.-Onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.

10.1. 8. oinarrian ezarritako moduan egin eta justifikatu beharko dute onuradunek diru-laguntzen xede den jarduera. Jarduera bat egin ezik edo diru-laguntza emateko ebazpenean edo, hala denean, epea luzatzen duen ebazpenean, ezarritako moduan eta epean justifikatu ezik, diru-laguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

10.2. Onuradunek Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak izanen dituzte.

Zerga arloko eginbeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik dauzkala frogatzeko, eskaeran eskatzaileak baimena emanen dio departamentuari hura frogatzen duten datuak diru-laguntzaren gaineko ebazpen proposamena ematen denean begiratzeko.

10.3. Diru-laguntza emateko ebazpenean, oinarri arautzaile hauetan edo Diru-laguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, onartutako diru-laguntza kobratzeko eskubidea galduko da edo, hala badagokio, diru hori itzuli beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

10.4. Aurreko betebehar horietakoren bat hein batean betetzen ez bada, zilegi izanen da emandako diru-laguntzaren zenbatekoa proportzionaltasunaren printzipioa aplikatuta doitzea eta, hala behar denean, bidezko kopurua itzularaztea.

Emandako diru-laguntzak kobratzeko eskubidea galdu eta kopuru horiek askatuz gero, aurrekontuetan behar adina diru ez egoteagatik hasiera batean ezetsi ziren eskaeretarako erabiltzen ahalko dira.

10.5. Diru-laguntza honi buruzko publizitatean eta informazio ekintzetan, diruz lagundutako jarduerei buruzko agiri guztietan, Nafarroako Gobernuaren eta EDAIren logotipoak agertuko dira. Halaber, deialdi honen bidez egiten diren jarduerak zabaltzeko ekintzetan, espresuki adieraziko da EDAIk eta Nafarroako Gobernuak, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren bitartez, parte hartu dutela. Hedabideak bertan daudela egiten diren ekitaldietara bi administrazioetako ordezkariak gonbidatu beharko dira.

11. oinarria.-Diru-laguntzaren bateragarritasuna eta "de minimis" izaera.

Deialdi honetako diru-laguntzak "de minimis" laguntzak dira, Europako Batzordeak abenduaren 15ean emandako 1998/2006 Erregelamenduan xedatutakoarekin bat. Erregelamendu hori Itunaren 87. eta 88. artikuluak "de minimis" laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da.

Erregelamendu horrekin bat, edozein enpresari emaniko "de minimis" laguntza osoa gehienez ere 100.000 eurokoa izanen da, hiru zergaldiko edozein denboralditan, errepide bidezko garraioko sektorean diharduten enpresentzat.

Ondorio horietarako, onuradunak behartuta daude 2010eko zergaldian eta aurreko bi zergaldietan harturiko bestelako "de minimis" laguntzak adieraztera, eskaerak aurkezten dituztenean.

12. oinarria.-Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea galarazi gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

13. oinarria.-Emandako diru-laguntzen publizitatea.

Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuak Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren web gunean jendaurrean jarriko ditu emandako diru-laguntzak, hauek zehaztuta: zein urtetako deialdia den, laguntza zein programari eta aurrekontu-kredituri egotziko zaion, onuradunak, emandako diru-kopurua eta diru-laguntzaren helburua.

IV. ERANSKINA

Errepideko garraio ibilgailuak kudeatzeko 2010eko
diru-laguntzetarako oinarri arautzaileak

1. oinarria.-Xedea.

Salgai eta bidaiarien garraio ibilgailuen eta obra eta zerbitzuetako ibilgailuen kudeaketa hobetzea, horrela bidaiari bakoitzeko edo garraiatutako tona bakoitzeko energia kontsumoak murriztu ahal izateko.

Neurri hori bi jarduketa motaren bidez garatzen ahal da:

a) Garraio ibilgailuak kudeatzeko auditoretzak.

Ibilgailu multzoei auditoretzak egitea, kudeaketa integrala hobetu dadin eta, hala, energia kontsumoak murriztu eta lehiakortasuna handitu dadin.

Auditoretzak, gutxienez, alderdi hauek bilduko ditu: ibilbideen kudeaketa, zamen kudeaketa, erregaien kudeaketa, teknologia telematiko berriak, ibilgailuen eta zerbitzuen arteko egokitasuna, gidarien eta kudeatzaileen prestakuntza.

b) Ibilgailu multzoak kudeatzeko sistemak ezartzea, hau da, errepideko garraio ibilgailuen eragimen energetikoa hobetzera bideratutako sistema teknologikoetan eta aplikazioetan inbertsioak egitea. Proiektu motak:

-Garraio ibilgailuak kudeatzeko sistema telematikoak.

-Ibilgailuen ibilbideak eta gidatze-parametroak planifikatu eta kontrolatzeko softwarea eta hardwarea.

-Erregaien kudeaketa hobetzeko sistema teknologikoak.

-Zamalanak kudeatzeko sistema teknologikoak.

2. oinarria.-Onuradunek bete beharreko baldintzak.

Diru-laguntza hauen onuradun izan daitezke Nafarroan bizi diren pertsona fisikoak eta helbide soziala Nafarroan duten pertsona juridikoak, irabazi asmorik gabeko erakundeak, toki entitateak, jabe elkarteak eta horiekin parekatzen ahal diren beste guztiak, zeregin hauetan aritzen direnak hain zuzen ere: salgaien garraioa, bidaiarien eskatu ahalako garraioa, obrak eta zerbitzu publikoak eta garraio publikoko zerbitzuen kontzesioa.

Horretarako, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan aipatzen diren betebehar orokorrak bete beharko dituzte. Hori erantzukizunpeko aitorpen baten bidez frogatuko da. Entitate publikoak betebehar horietatik salbuetsiak daude.

3. oinarria.-Diru-laguntzen xede diren kostuak eta laguntzen zenbatekoak.

3.1. Diru-laguntzaren xede izanen dira Nafarroako Foru Komunitatean egindako inbertsio eta gastuak, aplikatu behar zaien araudian ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

BEZa kostu hautagarritzat hartuko da beti, baldin eta onuradunak ezin badu berreskuratu. Horretarako, BEZa kostu kengarri gisa ez duten erakundeek hori frogatzen duten agirien kopia aurkeztuko dute. Hainbanaketaren araubidean badaude, kostu hori kalkulatzeko oinarria izanen da diru-laguntza eman aurretik amaitu den azken ekitaldiko behin betiko hainbanaketa. Kasu horretan, haien betebehar fiskalen likidazioko azken emaitza aurkeztu beharko dute.

Ez dira behin ere diru-laguntzen xede izanen:

-Inbertsioaren ondoriozko gastu finantzarioak.

-Argi eta garbi zehazten ez diren gastuak edo inbertsioaren helburu energetikoak lortzea xede zuzena ez dutenak. Betiere Nafarroako Gobernuko Garraio Zuzendaritza Nagusiaren irizpidea nagusituko da dudarik izanez gero.

Leasing bidez finantzaturik eskuratzen diren aktiboak diru-laguntzaren xede izanen dira, eragiketa osoaren BEZa aldez aurretik kontratuaren hasieratik pagatzen bada eta kontratuan hori bukatzean aktiboa eskuratzeko konpromiso irmoa ageri bada.

3.2. Laguntzen zenbatekoa.

-Garraio ibilgailuak kudeatzeko auditoretzak.

Auditoretzaren kostuaren %75, 5.000 euroko diru-laguntza gehienez.

-Ibilgailuak kudeatzeko sistemak ezartzea.

Diru-laguntzaren xede den aurrekontuaren kostuaren %40, 21.000 euroko diru-laguntza gehienez enpresa edo proiektu bakoitzeko.

4. oinarria.-Inbertsiorako epea.

Diru-laguntza jasotzen ahal duen inbertsioa edo gastua egiteko epea 2009ko urriaren 22tik 2011ko irailaren 30era artekoa izanen da.

5. oinarria.-Eskabideak aurkeztea.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Eskabideak eta bestelako agiriak Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko erregistroan aurkeztuko dira (San Ignazio, 3, Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako lekuetako batean.

Eskabidea posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean egin beharko da, lehen orriko goiko aldean bulegoaren izena, eguna, tokia eta ordua (minutuak eta guzti) adierazita. Datu horiek guztiak gordekinean ere azaldu beharko dira.

5.2. Eskabideak prestatu den ereduaren araberakoak izanen dira. Eredua Garraio Zuzendaritza Nagusian (Alondegi kalea, 1, 2.a, Iruña) eta Nafarroako Gobernuaren web gunean (Zerbitzuen Katalogoa, Laguntzak, Garraioak) eskura daiteke. Toki beretan aurkibide iradoki bat aurkitu daiteke, auditoretzak egiteko adibide gisa.

Eredu horietan, eskabidearekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa zehazten da.

Laguntzak eskatzeko inprimakiaz eta bertan aipatzen diren agiriez gain, honako hauek aurkeztu beharko dira:

-Proiektuaren memoria tekniko-ekonomikoa, gutxienez ondokoak bilduko dituena: beharren azalpen zehatza, egin beharreko jarduketaren planifikazioa eta deskripzioa (proiektuaren azalpen zehatza).

-Auditoretza egiteko edo ibilgailuak kudeatzeko sistema ezartzeko aholkulariaren eskaintza ekonomikoa.

-Erantzukizunpeko aitorpena, enpresaren tamainaz, enpresa ertain edo txikia dela adierazten duena.

-2010eko iraileko TC1.

-Eskabidea sinatzen duenaren NANaren fotokopia konpultsatua.

-Eskatzailearen IFKren fotokopia konpultsatua.

-Jarduketaren xede diren ibilgailuetako bakoitzaren zirkulazio baimenaren fotokopia.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak ikertzen ahalko du adierazitako datuak egiazkoak ote diren eta, gezurrezkoak badira, eskatzen ahalko du emandako diru-laguntza eta kasuan kasuko berandutza interesak itzul daitezela, eta arau-haustea oso larria bada, zehapen espedientea irekitzen ahalko du.

5.3. Agiriek jatorrizkoak edo notario nahiz administrazio bidez kautotutako kopiak izan beharko dute.

5.4. Agirien aurkezpenean akatsik atzemanez gero, edo oso-osorik beteta egon ez edo eskaera baloratzeko aspektu garrantzitsuren bat behar bezala frogaturik ez badago, eskatzaileari akats edo hutsunea zuzentzeko eskatuko zaio. Horretarako, gehienez ere 10 egun balioduneko epea emanen zaio, errekerimendua jakinarazi eta ondoko egunetik hasita, eta ohartaraziko, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela, eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, eta jakinaraziko zaiola.

6. oinarria.-Diru-laguntzak emateko irizpide objektiboak.

Diru-laguntza hauek emateko tramitazioa norgehiagokako araubideari jarraikiz eginen da, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Hauek dira irizpideak:

1. Ibilgailu kopurua: 15 puntu gehienez.

2. Enpresak Nafarroan dituen langileen kopurua (zenbat eta tamaina txikiagoa orduan eta balorazio handiagoa): 15 puntu gehienez.

3. Eskaerarekin batera aurkeztutako memoriaren balorazio teknikoa: 20 puntu gehienez.

7. oinarria.-Diru-laguntza emateko ebazpena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuak oinarri hauetan ezarritako irizpideei jarraikiz ebaluatuko ditu eskaerak, eta organo eskudunari ebazpen proposamena igorriko dio, non adieraziko baita onuradunek diru-laguntza lortzeko betebehar guztiak betetzen dituztela.

Diru-laguntzak emateari buruz ebazteko eskumena Garraio Zuzendaritza Nagusiari dagokio. Ebazpena bost hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Epe horretan eskatzaileari berariazko ebazpenik jakinarazi ezean, eskaerak administrazioaren isiltasunaren bidez ezetsi direla ulertuko da.

Aurkeztutako eskaeraren berariazko edo ustezko ezespenaren aurka administrazio publikoak ez diren interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 97.2 artikuluan zehaztutako moduan eta epean.

8. oinarria.-Gastuen eta egindako ordainketen justifikazioa.

8.1. Diru-laguntzaren xedea bete eta gero, onuradunek egin dituzten gastu eta ordainketa guztiak justifikatu beharko dituzte, 2011ko irailaren 30era bitarte.

Horretarako, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Emaitzen txostena, ondokoak jasoko dituena:

-Ibilgailuen kudeaketaren auditoretza kasuan: auditoretzaren beraren kopia bat bai paperean bai euskarri elektronikoan eta, horretaz gainera, ondokoak jasoko dituen laburpen bat: enpresa aholku-emailearen eta auditoretzaren xede diren ibilgailuen identifikazioa, inbertsio ekonomikoa eta amaierako energia kontsumoak bai proposamena gauzatu aurreko egoeran bai ondoren (petrolioaren baliokideko zenbat tona urtean edo zenbat erregai litro urtean).

-Ibilgailuak kudeatzeko sistemen ezarpen kasuan: eskuratutako aplikazio eta sistemen zerrenda, horien deskripzio teknikoa barne (dokumentazio teknikoa edo informazio liburuxkak), enpresa fabrikatzailea eta kasuan kasuko ibilgailu multzoan sistema bakoitza erabiltzeagatik urtean kalkulatu den energia aurrezpena (petrolioaren baliokideko zenbat tona urtean edo zenbat erregai litro urtean). Kopia bat paperean eta beste bat euskarri elektronikoan.

b) Aurkeztutako fakturen zerrenda.

c) Diru-laguntzaren xede den inbertsio edo gastu osoari dagozkion fakturen eta ordainagirien fotokopiak.

Ordainketa osoa transferentzia bidez edo dirua bankuan sartuz egin beharko da, eta ez da eskudiruz egindako ordainketarik edo txekerik onartuko.

d) Diru-laguntzaren xede den gastua 30.000 eurotik gorakoa bada obra bakoitzerako edo 12.000 eurotik gorakoa hornidura edo laguntzarako, onuradunak frogatu beharko du hornitzailea eragimen eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu duela. Horretarako, eskaturiko eskaintzak aurkeztu eta aukeraturiko eskaintza hautatzeko arrazoiak eman beharko ditu.

Onuradunak ez du aurreko lerroaldekoa bete beharko, diru-laguntzaren xede diren gastuen ezaugarri bereziengatik merkatuan behar adina entitate hornitzaile edo emaile ez daudenean.

Kontu horiek denak onuradunaren erantzukizuneko aitorpen baten bidez frogatuko dira.

e) Leasing bidezko finantzaketarekin aktiboak erosiz gero, kontratuaren fotokopia aurkeztu beharko da, bai eta kuotak eragiketa hasi zenetik 2010eko irailaren 30a arte pagatu direla frogatzen duten banku-agiri guztien fotokopiak ere. Gainera, leasinga bukatzean, beste banku-agirien fotokopiak aurkeztu beharko dira.

f) Diru-laguntza emateko ebazpenean zehazten den beste edozein agiri.

8.2. Behar bezala frogatutako kasuetan ezin bada justifikazio epea bete, onuradunek Garraio Zuzendaritza Nagusiari eskatu beharko diote, 2011ko irailaren 30a baino lehen, epea luzatzeko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 49. artikuluan ezarritakoarekin bat.

9. oinarria.-Diru-laguntza ordaintzeko ebazpena.

Frogagiriak azterturik, Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuak pagatzeko ebazpenaren proposamena igorriko dio Garraioetako zuzendari nagusiari. Horrekin batera, onuradunek diru-laguntza kobratzeko eskubidea sortzen duten eginbeharrak bete dituztela frogatzen duen txostena aurkeztuko da.

Lehendik Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarik jaso ez bada, onuradunak transferentzia bidez kobratzeko eskaeraren inprimakia (jatorrizkoa) igorri beharko du helbide honetara: Nafarroako Gobernua - Diruzaintza, Karlos III.aren etorbidea, 4-behea; 31002 Iruña. Inprimakia Nafarroako Gobernuaren web orrian eskuratzen ahal da (www.navarra.es).

10. oinarria.-Onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.

10.1. 8. oinarrian ezarritako moduan egin eta justifikatu beharko dute onuradunek diru-laguntzen xede den jarduera. Jarduera bat egin ezik edo diru-laguntza emateko ebazpenean edo, hala denean, epea luzatzen duen ebazpenean, ezarritako moduan eta epean justifikatu ezik, diru-laguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

10.2. Diru-laguntza hauek jasotzen dituzten onuradunek instalazioak martxan mantendu beharko dituzte bost urtez gutxienez, instalazioa martxan jartzen denetik hasita.

10.3 Onuradunek Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak izanen dituzte.

Zerga arloko eginbeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik dauzkala frogatzeko, eskaeran eskatzaileak baimena emanen dio departamentuari hura frogatzen duten datuak diru-laguntzaren gaineko ebazpen proposamena ematen denean begiratzeko.

10.4. Diru-laguntza emateko ebazpenean, oinarri arautzaile hauetan edo Diru-laguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, onartutako diru-laguntza kobratzeko eskubidea galduko da edo, hala badagokio, diru hori itzuli beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

10.5. Aurreko betebehar horietakoren bat hein batean betetzen ez bada, zilegi izanen da emandako diru-laguntzaren zenbatekoa proportzionaltasunaren printzipioa aplikatuta doitzea eta, hala behar denean, bidezko kopurua itzularaztea.

Emandako diru-laguntzak kobratzeko eskubidea galdu eta kopuru horiek askatuz gero, aurrekontuetan behar adina diru ez egoteagatik hasiera batean ezetsi ziren eskaeretarako erabiltzen ahalko dira.

10.6. Diru-laguntza honi buruzko publizitatean eta informazio ekintzetan, diruz lagundutako jarduerei buruzko agiri guztietan, Nafarroako Gobernuaren eta EDAIren logotipoak agertuko dira. Halaber, deialdi honen bidez egiten diren jarduerak zabaltzeko ekintzetan, espresuki adieraziko da EDAIk eta Nafarroako Gobernuak, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren bitartez, parte hartu dutela. Hedabideak bertan daudela egiten diren ekitaldietara bi administrazioetako ordezkariak gonbidatu beharko dira.

11. oinarria.-Diru-laguntzaren bateragarritasuna eta "de minimis" izaera.

Deialdi honetako diru-laguntzak "de minimis" laguntzak dira, Europako Batzordeak abenduaren 15ean emandako 1998/2006 Erregelamenduan xedatutakoarekin bat. Erregelamendu hori Itunaren 87. eta 88. artikuluak "de minimis" laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da.

Erregelamendu horrekin bat, edozein enpresari emaniko "de minimis" laguntza osoa gehienez ere 100.000 eurokoa izanen da, hiru zergaldiko edozein denboralditan, errepide bidezko garraioko sektorean diharduten enpresentzat.

Horretarako, onuradunak behartuta daude 2010eko zergaldian eta aurreko bi zergaldietan harturiko bestelako "de minimis" laguntzak adieraztera, eskabideak aurkezten dituztenean.

12. oinarria.-Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea galarazi gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

13. oinarria.-Emandako diru-laguntzen publizitatea.

Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuak Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren web gunean jendaurrean jarriko ditu emandako diru-laguntzak, hauek zehaztuta: zein urtetako deialdia den, laguntza zein programari eta aurrekontu-kredituri egotziko zaion, onuradunak, emandako diru-kopurua eta diru-laguntzaren helburua.

Iragarkiaren kodea: F1019219